Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
1.300 metroko bide berria da, eta Zizurretik Ezkirotzera doa
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Iruñeko bide-sarearen hegoaldeko sarbideen azterlanaren Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala proiektu berriaren inguruan (UGPS) jendaurreko informazio aldia eta udalekiko entzunaldia irekitzea adostu du. Hain zuzen ere, proposamena Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak formulatu du.
Ekimena Cordovillan eta Iruñean etxebizitza babestuen ingurua garatu ahal izateko UGPSk trazadurari dagokionez duen eragina ezagutu ondoren sortu da. Ildo horretatik, Herri Lan Departamentuak bide-soluzio berria aurkeztu du aipatu Cordovilla-Galar UGPSrekin eta Iruñeko tren-geltoki berriaren eta zaharraren inguruko UGPSrekin bateragarria izan dadin. Azken horrek Iruñea eta Zizur udalerrietan eragina du.
Modu horretan, hasierako proiektuko hiru bideetatik Cordovilla-Galar UGPSko antolamendura bilduta ez dagoena bakarrik mantentzen da, Zizurrerako errepidetik (NA-6000), Donapea Lanbide Heziketako institutuaren atzetik Ezkirotzeko errepidera, NA-6001, iristen dena. Azken errepide hori Cordovilla-Galar UGPSko urbanizazio berriko bide bihurtuko dute.
Bidearen luzera 1.300 metrokoa da eta gainerako bide-sarearekin biribilgune itxien bidez lotuta dago. Galtzada bikoitza izango du, 7 metrokoa (2 lerro noranzko bakoitzean). Erdibitzailea 2,5 m-koa izango da, eta albo bakoitzean 2,5 m-ko bazterbideak izango ditu. Iparraldean 2,8 m-ko zabalerako zerrenda berdea egongo da eta, jarraian, oinezkoen bidea eta bidegorria, 4 m-ko zabalerakoa.
Trazadurak Done Jakue bidea eta Probintzien Errege Abelbidea zeharkatzen dituen arren, proiektuan bi trazadurak berriz jartzea aurreikusi da: aipatu abelbidea trazadura beretik eta Done Jakue bidea, proiektuaren hasierako inguruan, aurreikusitako biribilgunearen kanpoko aldea inguratuz. Horrez gain, proiektuak Ingurumen Inpaktuaren aldeko Adierazpena du.