(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Leringo Pedro Abrego sukaldariari eman dio 2. Francisco de Javier Saria astelehena, 2010.eko urriak 18

Gobernuaren iritziz, hamarkadatan aritu da sukaldari profesional gisa bikain lanean eta Nafarroaren irudi ona lantzen lagundu du


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du aurtengo Francisco de Javier Saria Pedro Abrego Velasco sukaldari nafarrari ematea. Sukaldaria Lerinen jaio zen 1927an eta Madrilgo Meson Txitu eta Asador Donostiarra jatetxeen sortzailea da.

Gaur onartutako dekretuan, Foru Gobernuak honako hau adierazi du: "Hamarkadatan aritu da profesional gisa bikain lanean, modu soil, iraunkor eta tinkoan, eta erakutsi ditu lanerako eta sakrifiziorako ahalmena, leialtasuna, umorea eta gizatasuna. Asko lagundu du Nafarroaren irudi ona lantzen, beti zaindu du foru erkidegoarekiko lotura sakona eta eskuzabala izan da gurekin".

Pedro Abrego

Nafarroako Gobernuak Leringo Pedro Abrego sukaldariari eman dio 2. Francisco de Javier Saria

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du aurtengo Francisco de Javier Saria Pedro Abrego Velasco sukaldari nafarrari ematea.

Sukaldaria Lerinen jaio zen 1927an eta Madrilgo Meson Txitu eta Asador Donostiarra jatetxeen sortzailea da.

Gaur onartutako dekretuan, Foru Gobernuak honako hau adierazi du: "Hamarkadatan aritu da profesional gisa bikain lanean, modu soil, iraunkor eta tinkoan, eta erakutsi ditu lanerako eta sakrifiziorako ahalmena, leialtasuna, umorea eta gizatasuna. Asko lagundu du Nafarroaren irudi ona lantzen, beti zaindu du foru erkidegoarekiko lotura sakona eta eskuzabala izan da gurekin".

Saria iaz eman zuten lehen aldiz. Helburua da Nafarroak estatuko eta nazioarteko gizartearen aurrerapen, ongizate eta hobekuntzaren alde lan egiten duela islatzen duten pertsona eta erakundeak saritzea; pertsona eta erakunde horiek, betiere, foru erkidegotik kanpo egin behar dute lan.

Lehenbiziko saria Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariari eman zioten.

Pedro Abregoren biografia

Pedro Abrego Velasco Lerinen jaio zen 1927ko abuztuaren 26an.

Iruñean egin zituen ikasketak, Paulen ikastetxean, eta 1942an, 15 urterekin, Donostian hasi zen lanean, hainbat tokitan, ikasteari utzi gabe.

Julia Almeida Zapirainekin ezkondu zen 1952an eta, gero, ibilbide profesionala zabaltze aldera, Venezuelara joan zen.

Caracasen aurkitu zuen lehen lanpostua, herrialdeko arte grafikoen enpresa garrantzitsuenetako batean. Han kargu askotan aritu zen, besteak beste zuzendari komertzial lanetan. Urte batzuk geroago, bikoteak Espainiara bueltatzea erabaki zuen.

Madrilera joan ziren bizitzera eta, 1965ean, higiezinen sektorean hasi zen lanean, sukaldaritzari, bere grinari eutsi ahal izan zion arte.

Lehenbiziko jatetxea 1971n ireki zuen: Meson el Caserio. Hurrengo urtean Meson Txistu inauguratu zuen, Madrilgo iparraldean, eta 1976an Asador Donostiarra, aurrekotik gertu; erretegian jaki nafarrak eskaintzen ditu. Gaur egun, Pedro Abregok 120 langile dauzka bere negozioetan.

Besteak beste, sari hauek eman dizkiote: Lanaren Zilarrezko Saria (2002), Donostiako Urrezko Danborra (2007) eta Laneko Merituaren Urrezko Saria (2010eko maiatzean eman zion Ministro Kontseiluak). Azken sari horren helburua da lanean, lanbidean edo zerbitzuan jarrera "sozialki probetxugarri eta eredugarria" duen jendea saritzea.

Abrego ohorezko kofradiakidea da Nafarroako Oliba Olioaren Kofradian eta Nafarroako Ardoaren Kofradian. Horrez gain, ohorezko zalduna da Saltokariaren Ordenan, eta baita zalduna ere Nafarroako Olibaren eta Arroitzeko Ogi Txigortuaren Ordenako Kontseilu Nagusian.

Gainera, Nafarroako Potxaren Lagunen elkarte gastronomikoaren sortzaileetako bat da.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa