(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Alemaniak Espainian duen enbaxadorea hartu du astelehena, 2010.eko urriak 18

Bi agintariek ekonomiaren esparru desberdinetan harremanak estutzeko interesa agertu dute


Sanz Lehendakariak Alemaniako enbaxadorea eta kontsula hartu ditu.

Sanz Lehendakariak Alemaniak Espainian duen enbaxadorea hartu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Reinhard Silberberg Alemaniak Espainian duen enbaxadorea hartu du gaur Nafarroako Jauregiko bulegoan, azken horrek Foru Komunitatera egindako bisita ofizialaren barruan. Bisita horretan, enbaxadorea Alemaniako matrizea duten Nafarroako zenbait enpresatako ordezkariekin bilduko da eta Jorge Oteiza Fundazioaren museoa bisitatuko du.

Enbaxadoreak Nafarroa zehatz ezagutzeko interesa duela esan dio Lehendakariari, Espainiako autonomia-erkidego horren eta Alemaniaren artean dagoen lotura estua kontuan hartuta, ekonomiari eta industriari zein kulturari eta gizarteari dagokienez.

Bi agintariek ekonomiaren esparru desberdinetan harremanak estutzeko interesa agertu dute. Era berean, bi administrazioen arteko lankidetzaren bidez, aurrekontu-mugak leunagoak direnean, Nafarroan ikastetxe alemana ezartzea bultzatzeko aukeraz hitz egin dute, Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetan bederatzi ikastetxe baitaude.

Enbaxadoreak bisitan alboan izan du Pablo Schroeder Alemaniako ohorezko kontsula Iruñean eta Donostian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa