(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak ibilaldien gida egin du Iruñetik eta Iruñerritik biriketako gaixoentzat asteazkena, 2010.eko urriak 27

Zailtasun desberdineko 25 ibilbide dira, paziente horiengan ariketa fisikoa sustatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) Iruñeko eta Iruñerriko inguru desberdinetatik 25 ibilbide biltzen dituen gida egin dute, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) duten pazienteengan ariketa fisikoa sustatzeko.

Gida hori gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak. Kontseilariarekin batera Cristina Ibarrola Lehen mailako arretako zuzendari nagusia eta Javier Hueto medikua, Nafarroako Ospitale Guneko Neumologia zerbitzukoa, egon dira. Informazio ekitaldi horretan, kontseilariak arnasketa zailtasunak dituzten 40 eta 80 urte bitarteko pertsona erretzaile guztiei dei egin die osasun-zentrora joan daitezen gaixotasun horren garapena prebenitzeko.

 

María Kutz eta BGBK gidaren egileak

Kutz kontseilaria gidaren egileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) Iruñeko eta Iruñerriko inguru desberdinetatik 25 ibilbide biltzen dituen gida egin dute, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) duten pazienteengan ariketa fisikoa sustatzeko.

 

Gida hori gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak. Kontseilariarekin batera Cristina Ibarrola Lehen mailako arretako zuzendari nagusia eta Javier Hueto medikua, Nafarroako Ospitale Guneko Neumologia zerbitzukoa, egon dira. Informazio ekitaldi horretan, kontseilariak arnasketa zailtasunak dituzten 40 eta 80 urte bitarteko pertsona erretzaile guztiei dei egin die osasun-zentrora joan daitezen gaixotasun horren garapena prebenitzeko.

Argitalpena Lehen mailako arretako zentroetan eta Neumologia kontsultetan eskuragarri dago. Horrez gain, www.pasearconepoc.es web orrian gida horren on-line edukia eskaintzen da, baita profesionalentzako aholkuak eta gomendioak ere. Edukiei dagokienez, gidan Iruñetik eta Iruñerritik paseatzeko 25 inguru zehaztu dira, bost zailtasun mailaren arabera sailkatuta, luzera eta malda kontuan hartuta. Lehenengo mailak zailtasun txikia du, 19 ibilaldi lau biltzen ditu; bigarrenak zailtasun txikia/ertaina du, eta malda leuna duten 12 ibilaldi biltzen ditu; hirugarrenak zailtasun ertaina du eta malda handia izan dezaketen 8 ibilaldi biltzen ditu; laugarrenak zailtasun handia du, malda eta/edo distantzia handikoak, eta 7 ibilaldi biltzen ditu; eta, amaitzeko, bosgarren taldeak zailtasun oso handia du, luzera oso handiko eta malda handiko 3 ibilaldirekin. Ibilaldiei dagokienez, Iruñeko parkeez gain (Taconera, Ziudadela eta Vuelta del Castillo), Iruñerriko bost herri aipatzen dira: Burlata, Antsoain, Sarriguren, Barañain eta Noain. Gainera, pazienteen gaixotasunaren zorroztasun mailarekin eta egoera klinikoarekin lotutako jarduera ildoak diseinatu dira, medikuntzako eta erizaintzako profesionalei gaixoei eskaini behar dizkieten gomendioak emateko.

Ibilaldi bakoitzean, lekuaren deskripzio laburra eskaintzen da, eta hainbat datu ematen dira, hala nola, eskulturarik dagoen, hiriko altzariak, iturriak eta zerbitzu publikoak. Horrez gain, garraio publikoaren lineei buruzko informazioa eta ibilbidearen planoa eskaintzen da.

Gida hori egiten Nafarroako Ospitale Guneko Neumologia zerbitzuko eta Medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko profesionalek, Lehen mailako arretako profesionalek eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko profesionalek parte hartu dute. Horrez gain, AstraZéneca Fundazioaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen lankidetza izan dute.

 

Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK)

 

BGBK batez ere tabakoaren kearekin lotura izatetik eratorritako gaixotasuna da. Arnasbideen hantura eta buxadura kronikoa eragiten ditu. Horrek disnea eragiten du (aire faltaren sentipena), eta bereziki indartsua izaten da ibiltzean edo eskailerak igotzean. Gaixotasun kronikoa da, eta beraz, oso garrantzitsua da diagnosi goiztiarra eta gaixotasunaren erabilera integrala, hau da, bizi estiloan aldaketak egitea, hala nola tabakoaren ohitura bertan behera uztea eta ariketa fisikoa ugaritzea. Azken horri esker, BGBK duen gaixoak sasoi fisikoa mantendu, sintomak arindu, oxigenoaren erabilera hobetu, giharrak sendotu eta neke sentipena gutxitu ahal izango ditu. Azken datu epidemiologikoen arabera, gaixotasun horrek gutxi gorabehera %10,2ko prebalentzia du (diagnostikatu gabeko pazienteak barne hartuta - %73ko infradiagnostikoa) 40 eta 80 urte bitarteko pertsonen artean. Nafarroan, benetako prebalentzia, 45 urtetik gorako pertsonen artean, %4,01ekoa da (infradiagnostikoaren indizea: %55).

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa