(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Cascantera joan da, Trelleborg enpresaren fabrika ikustera asteazkena, 2010.eko urriak 27

Aurrez, San Adrianen izan da, General Mills enpresako instalazioak ikusten


Sanz Lehendakaria Trelleborg enpresak Cascanten daukan fabrikan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Cascantera joan da gaur goizean, Trelleborg enpresa multinazionalak herrian orain dela gutxi jarri dituen instalazioak ikustera.

Sanzen hitzetan, fabrika berri hori "Trelleborg enpresak berritzearen eta desberdintzearen alde egin duen apustu sendoaren isla da: lehen hemen egiten ziren kautxuzko produktuen aldean, orain egingo dituztenen balio bereizgarria handiagoa da".

Apustu hori, Lehendakariak esan duenez, "bat dator Nafarroan garapena eta aurrerakuntza sustatzeko gerora begira egin ditugun planekin".

Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok; PSN alderdiko idazkari nagusiak, Roberto Jimenezek; Cascanteko alkateak, Antonio Tomas Irujok; eta enpresaren nazioarteko arduradunek.

Trelleborg enpresak, 1998tik, 4.2 milioi euro jaso ditu Nafarroako Gobernuaren eskutik, laguntza moduan.

Azkena 500.000 euro jaso zituen, modernizatzeko inbertsioak egiteagatik eta enplegua sortzen laguntzeagatik. Multinazionalak, 2009an eta 2010ean, 3 milioi euro inguru inbertitu ditu makinak berritzeko, fabrikako jarduera aldatzeko eta Cascanteko fabrika indartzeko.

Trelleborg enpresa automobilgintza arlokoa da:

ibilgailuentzako bibrazioen kontrako elementuak egiten dituzte. Orain 95 langile finko eta aldi bateko 10 langile dauzka.

Nafarroako Gobernuak Cascanteko industria sektorea babesten du herriko ehun enpresa batzuk itxi egin dituztelako orain dela gutxi eta horrek zailtasun handiak sortu dituelako. Izan ere, ehun enpresak krisian daude mundu osoan, Txina norgehiagokan hasi delako

.

Sanz Lehendakaria General Mills enpresak San Adrianen daukan fabrikan. ( irudia handitu )

San Adriango General Mills enpresara bisita

Aurrez, Sanz Lehendakaria eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, nekazaritza elikagaien arloko General Mills enpresa multinazionalak San Adrianen daukan fabrikan izan dira.

Herriko alkatea, Carlos Monasterio, joan da haiekin batera eta harrera fabrikako zuzendariak, John Roszbachek, egin die.

Bisita egin dute, hain zuzen, Nafarroako Gobernuari interesatzen zaiolako, batetik, enpresa horren errealitatea aurrez aurre ikustea, sektorean garrantzi gehien duenetako bat baita, bai munduan, bai Nafarroan; eta bestetik, Nafarroako fabrikarako enpresak aurrera eraman nahi dituen garapen, ekoizpen eta enplegu planen berri izatea.

Gaur egun, General Mills enpresan 400 langile finko eta aldi bateko 200 langile daude

.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa