(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alegazioen idazkia aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiko bidesarien arauaren aurrean
ostirala, 2010.eko urriak 29

Testu horri atxiki zaizkio CEN, Merkataritza Ganbera eta garraioaren sektorea (TRADISNA eta ANET)




Kontseilaria eta atxikitako erakundeetako ordezkariak Gipuzkoako bidesarien arauaren aurrean aurkeztutako alegazioaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak "Gipuzkoako lurralde historikoan bide azpiegiturak erabiltzeagatik merkantziak garraiatzeko ibilgailu astunei aplikatu beharreko zergak zehazteko irizpideak ezartzen dituen foru arauaren aurreproiektua" testuaren aurrean aurkeztutako alegazioen berri eman du gaur goizean.

Alegazioen agiriari atxiki zaizkio José Antonio Sarría CENeko presidentea; Javier Taberna Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea; Rafael Irigoyen ANETeko (Nafarroako Errepide bidezko Garraioaren eta Logistikaren Enpresaburuen Elkartea) presidentea; eta Antonio Monzó TRADISNAko (Asociación de Transportistas Autónomos de Navarra) zuzendari kudeatzailea. Kontseilariak guztiak alboan izan ditu prentsaurrekoan.

Joan den martxoan, bertaratuek Gipuzkoatik ezarri nahi den bidesarien politikaren aurka daudela adierazi zuten modu bateratuan, haien ustez, neurria bidegabea, insolidarioa, baztertzailea eta desegokia delako.

Kontseilariaren balorazioak

Alba kontseilariak adierazi duen moduan, alegazioaren bidez ez dira jendaurreko informazio aldiaren fasean dagoen testuaren artikuluak aldatu nahi, horren ordez, arau osoaren aurka egiten da, Espainiako lurralde osoan eta ekonomia orokorrean eragin zabala duelako. Era berean, kontseilariak azpimarratu duenez, Gipuzkoako araua guztiz inkoherentea da Ministerioak Europako Zuzentarauaren, 713/2009 Errege Dekretura bildutakoaren, transposizioan izandako jarrerarekin, Ministerioak garraioaren sektorearekin 2006an sinatutako akordioekin eta Ministerioak Europan izandako jarrerarekin alderatuz gero. Kontseilariak gogorarazi duenez, Espainiak oraintsu Eurobinetaren eraldaketaren aurkako botoa eman du eta Sustapen ministroak arau horrek herrialde periferikoetarako zigortze negatiboa dakarrela adierazi du.

Bestalde, Alba kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak bidezko ekintza guztiak egingo ditu arauak aurrera egitea saihesteko eta, hala denean, bideragarria balitz, arauaren aurrean errekurtsoa aurkezteko. Kontseilariak Espainiako Gobernuko Garraio idazkari nagusiarekin presako bilera eskatu du arduratuta dagoela esateko eta Estatuko Administrazio Orokorrak kasuan kasuko neurriak hartu ditzan.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa