(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak zigor esparruan justizia leheneratzailea ezartzea defendatu du asteazkena, 2010.eko azaroak 3

Hala adierazi du UPNAn bitartekaritzari buruzko jardunaldiak irekitzeko ekitaldian


Justizia Leheneratzaileari eta Bitartekaritzari buruzko jardunaldien inaugurazio-ekitaldia UPNAn.

Justizia Leheneratzaileari eta Bitartekaritzari buruzko jardunaldien inaugurazio-ekitaldia UPNAn. ( irudia handitu )

Javier Caballero Lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Zigor Zuzenbidearen "birplanteamendua edo eraldaketa" egitea beharrezkoa dela azpimarratu du gaur, justizia leheneratzailearen eta biktimaren eta arau-hauslearen arteko bitartekaritzaren kontzeptua hedatzeko, bere ustez formula hori baita egokiena gatazkak "modu arrazoituan amaitzeko". Izan ere, "planteamendu konbentzionalak" epailearen azken epaira mugatzen dira eta batzuetan alderdi batentzat ere ez dira onuragarriak izaten.

Caballerok Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA), Nafarroako Bitartekaritza Elkartearekin lankidetzan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren finantzaketarekin, Justizia Leheneratzaileari eta Bitartekaritzari buruz antolatu dituen jardunaldiak irekitzeko ekitaldian parte hartu du gaur. Inaugurazio-ekitaldiaren buru izan dira Julio Lafuente UPNAko errektorea; Juan Manuel Fernández Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea; Alfredo Irujo Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa; Paz Francés Nafarroako Bitartekaritza Elkarteko presidentea; Margarita Pérez de Salazar Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldeko ordezkaria; eta Inés Olaizola Nogales UPNAko zigor zuzenbideko irakasle titularra.

Presidenteordearen esanetan, "gizarte modernoak, herritarren eskubideak eta askatasunak modurik onenean bermatu nahi baditu, etengabeko gogoeta egin behar du gatazkak ebazteko sistemei buruz" eta "ausarta eta adoretsua" izan behar du hainbat formula aplikatzeko, hala nola justizia leheneratzailea, zigor prozesuak desjudizializatu nahi dituen alternatiba, alderdi inplikatuen artean akordioak sustatuz, epai judizial batekin "modu formalean" itxi beharrean.

Caballeroren ustez, Espainiako antolamendu juridikoan bitartekaritza penala integratzea "egiteko dago oraindik". Hala ere, presidenteordeak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bultzatutako proba pilotuen aurrerapenak nabarmendu ditu, horietan Nafarroa aitzindaria izan baitzen, bitartekaritza 2008an eta 2009an hasi baitzen ezartzen Iruñeko Auzialdiko 3. zk.ko Epaitegian. Gero beste organo batzuetara hedatzen hasi zen eta arlo horretako eginera onen eskuliburua egin zen.

Presidenteordeak nabarmendu duenez, justizia leheneratzaileak berarekin dakarren bitartekaritza lanean "egindako kaltea konpontzeari eta biktima asetzeari" lehentasuna eman behar zaio. Presidenteak gogorarazi du Europar Batasunean norabide horretan ari direla 2001etik, urte horretan esparru erabaki batek estatu kideei auzi penaletan bitartekaritza bultzatzea gomendatu baitzien, modu horretan bitartekaritza eginkizun horren "emaitza moduan biktimaren eta erruztatuaren artean egindako akordio guztiak kontuan hartu ahal izateko". Caballerok gatazkak ebazteko sistema alternatibo horren abantailak azpimarratu ditu, prozesuak bizkortzen baitira eta aurreztutako baliabide judizialak beste gai batzuetara bideratzen baitira.

Jardunaldiek hiru eguneko iraupena izango dute eta Olibondoak eraikineko Graduen Aretoan egingo dira. Bitartekaritzaren arloko ehun bat profesional bertaratuko dira, hala nola abokatuak, magistratuak, fiskalak, psikologoak, soziologoak, gizarte langileak eta hezitzaileak.

Programa n aurreikusitako hizlarien artean Margarita Uría dago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bitartekaritzako kidea. Azken horrek ostegun honetan hitz egingo du organo horretako bitartekaritza penaleko proiektuei buruz eta justizia arazo horren inguruan modernizatzeko bidai orriari buruz.

Argazki oina (ezkerretik eskuinera):
Margarita Pérez de Salazar, Alfredo Irujo, Javier Caballero, Julio Lafuente, Juan Manuel Fernández, Paz Francés eta Inés Olaizola, Justizia Leheneratzaileari eta Bitartekaritzari buruzko jardunaldien inaugurazio-ekitaldian, UPNAn.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa