Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sari horren bitartez, taldeak botikak zentzuz erabiltzeko daukan konpromisoa aintzatetsi dute
Transcripción textual del video
Alejandro San Martin doktorea saria gaur goizean eman dio Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilariak Irurtzungo lehen mailako arretako taldeari, botikak zentzuz erabiltze aldera urteetan egin duen lana aintzatesteko. Saria Miguel Angel Senosiain medikuak jaso du, taldearen ordezkari gisa, Nafarroako Jauregian egin duten ekitaldian. Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Osasun zuzendari nagusiak, Isabel Martin Montanerrek.
Osasun kontseilaria eta Irurtzungo lehen mailako arretako taldeko kide batzuk.
(
irudia handitu
)
Alejandro San Martin doktorea saria gaur goizean eman dio Maria Kutz Peironcely Osasun kontseilariak Irurtzungo lehen mailako arretako taldeari, botikak zentzuz erabiltze aldera urteetan egin duen lana aintzatesteko.
Saria Miguel Angel Senosiain medikuak jaso du, taldearen ordezkari gisa, Nafarroako Jauregian egin duten ekitaldian. Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Osasun zuzendari nagusiak, Isabel Martin Montanerrek.Irurtzungo lehen mailako arretako taldeak dauzka kalitate adierazle onenak eta bitartekoak modu eraginkorrean erabiltzen ditu (farmazia prestazioko gastua, laguntza espezializaturako bideratzea eta lanerako ezintasun iragankorraren gestio ona).
Taldean 28 langile daude: bost mediku orokor, bi pediatra, bi laguntza mediku, landa larrialdietarako hiru mediku, hamaika erizain, emagin bat, hiru administrari eta albaitari bat.Taldeak 51 gunetan banatuta dauden 8.000 biztanleri ematen die arreta; biztanlegune horiek, gainera, oso sakabanatuta daude.
Adinari dagokienez, 1.470 (biztanleriaren %19) 65 urtetik gorakoak dira, 5.339 (biztanleriaren %67) 15 eta 65 urte artekoak eta 1.151 (biztanleriaren %14) 15 urtetik beherakoak. Biztanleen %8,82 etorkina da. Irurtzungo oinarrizko zonak hartzen ditu Irurtzun osasun zentroa, Arribe (Araiz), Betelu, Lekunberri eta Uharte-Arakileko tokiko kontsultategiak, eta Etxaleku, Etxarren, Villanueva, Ihabar, Irañeta eta Arruazuko kontsultategi osagarriak .
Alejandro San Martín doktorea saria
Hirugarren aldia da Osasun Departamentuak sari hori ematen duela; 2008an sortu zuten, osasun unitateen lan ibilbidea aintzatesteko.
Aurreneko urtean Virgen del Camino ospitale zaharreko Neonatologia Unitateak jaso zuen saria, eta 2009an Nafarroako ospitale zaharreko Neurokirurjia Zerbitzuak.Alejandro San Martin Satrustegui (Larraintzar, Ultzama Ibarra, 1847 – Madril, 1908) mediku bikaina izan zen bere garaian.
Landa sendagile gisa hasi zen lanean Iturenen. Gero Sevillako Unibertsitatean Terapeutika Fisikoko katedradun izendatu zuten, baita Patologia Kirurgikoko katedradun ere Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Medikuntza arloko argitalpen ugari egin zituen; Errege Etxeko medikua eta Santiago Ramon y Cajalen laguna izan zen. Besteak beste, Madrilgo Ateneoko burua, Erreinuko senataria, Ospitale Klinikoko zuzendaria eta Hezkuntza Publikoko ministroa izan zen .