(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak antolatutako enpresa sorkuntzari buruzko ikastaroan 25 ikaslek parte hartuko dute osteguna, 2010.eko azaroak 11

Guztira 22 proiektu sustatu dituzte, arlo hauetakoak: aholkularitza, coaching, komunikazio enpresak, on line merkataritza eta energia berriztagarriak


Enpresa sorkuntzari buruzko ikastaroa

Enpresa sorkuntzari buruzko ikastaroaren saio bateko partaideak. ( irudia handitu )

Enpresa sorkuntzari buruzko ikastaroan 25 ekintzailek parte hartuko dute, 22 enpresa proiekturekin.

Ikastaroa Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (NEBZE) medio, eta Industri Antolakuntzako Eskolarekin (IAE) elkarlanean emango dute.

Ikastaroaren helburuak dira, batetik, hasierako ideiak hartu eta enpresa bideragarriak martxan jartzen laguntzea; bestetik, berrikuntza eta sormena bultzatzea, inguruan aukerak antzemateko ardatz gisa; eta partaideen negozioak bereiztea.

Horretarako, ikasleek hasieran aurkeztutako proiektuak garatuko dituzte, eta zalantza eta arazoak konponduko dituzte, enpresa profesionalek lagunduta. Ekintzaileek, halaber, prestakuntza eskoletara joan beharko dute.

Proiektuak hainbat arlokoak dira: aholkularitza zerbitzuak, energia eraginkortasuna, coaching, komunikazio eta diseinu enpresak, on line merkataritza, berriztagarrien sektoreko negozioak, e.a.

Ikastaroak abenduaren 17ra arte iraungo du. Denbora horretan, ikasleek beren negozioen bideragarritasuna aztertuko dute eta enpresaren arlo funtzionalen gaineko prestakuntza jasoko dute: marketina eta komunikazioa, merkatu ikerketa, berrikuntza zuzentzea eta gestionatzea, internazionalizazioa eta finantzak, besteak beste.  

Saio teorikoez gain, banako tutoretzak egingo dituzte IAEko irakasleekin. Era horretan, ekintzaile eta gestoreek ikasitakoa proiektuan aplikatuko dute eta enpresa sortzen hasiko dira.

IAE Espainiako enpresa zuzendaritzako eskolen dekanoa da; Eskolak 50 urte daramatza zuzendari eta ekintzaileak prestatzen. NEBZEk, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikitako erakunde publikoak, 20 urte daramatza ekintzaileei eta ETEei laguntzen, enpresa berriak sortzea eta erkidegoko ETEak garatzea, haztea eta berritzea sustatuz.

Enpresa sorkuntzari buruzko ikastaroa finantzatu dute Nafarroako Gobernuak, Europako Gizarte Funtsak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa