(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4 milioi euroko inbertsioak onetsi dira Iruñerriko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko osteguna, 2010.eko azaroak 11

Nafarroako Gobernuak jardun horiek 2,1 milioirekin diruz lagunduko ditu


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak 4.017.689 euroko inbertsioak onetsi ditu Iruñerriko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko.

Lanak Toki Azpiegituren 2009-2012 Planaren barruan sartzen dira, eta Nafarroako Gobernuak zati batean finantzatuko ditu, 2.175.104 euroko ekarpen orokorra eginda.

Jarraian, ordena alfabetikoaren arabera, herri onuradunak, inbertsio osoaren zenbatekoa eta emandako diru-laguntza adierazten dira (parentesi artean):

-ANTSOAIN: 97.415,83 € (55.758,75 €). Hornikuntza hodia eta saneamendu kolektoreak (ur beltzak eta euri urak) berrituko dira eta Lapurbide kalean zoladura jarriko da. Era berean, egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta kolektoreari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-ARDANATZ: 32.244,90 euro (19.458,12 €). Herriko hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira eta Mokarte kalean zoladura jarriko da. Gainera, egon dagoen hartunea berritu eta hodi nagusiari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-ARRAITZA: 45.471,21 € (20.365,55 €). Ipasate kaleko hornikuntza eta saneamendu sareak zati batean berrituko dira eta Kale Nagusiarekin lotuko dira. Horrekin batera, inguruan zoladura jarriko da. Egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta hoditeriari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-BERIAIN: 1.268.280,9 € (668.696,97 €). Inbertsioa uraren goi hornidurara bideratuta dago, "Galar eta Beriaingo biltegi arautzaileak" proiektuaren barruan. Horrez gain, Beriaingo hirigune berrian hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira.

Lanak kale hauetan egingo dira: San Francisco javier, Ronda de San Francisco Javier, Palomeras, Bosquecillo eta Monte Bajo. Horrekin batera, ingurua berrurbanizatzeko proiektua gauzatuko da.

-BERRIOZAR: 22.807,37 € (13.529,80 €). Ur beltzen saneamendu kolektorea berrituko da Gipuzkoa etorbideko tartean eta etorbidean zoladura jarriko da. Era berean, egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta kolektoreari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-OLATZ: 28.730,31 € (16.143,45 €). Ur beltzen saneamendu kolektorea zati batean berrituko da San Pedro kalearen tarte batean. Era berean, egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta kolektoreari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-ORKOIEN: 139.162,59 € (82.554,08 €). Saneamendu kolektoreak (ur beltzak eta euri urak) zati batean berrituko dira Iturrierreka, Larrainondoa kaleetan eta Iturribidea kalearekiko lotunean. Era berean, egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta kolektoreari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-IRUÑEA: 1.560.259 € (727.969,27 €). Txantrea auzoko Milagro, Goizueta, Huarte-Araquil, Lacunza, Miranda de Arga, Los Arcos, Larrasoaña eta Lumbier kaleetan hornikuntza eta/edo saneamendu sareak berritzea proposatu da. Mendigorria kalean hornikuntza hobetzea eta euri urak biltzeko kolektore berria eraikitzea aurreikusi da.

Bestalde, Campana, del Burgo de San Cernin, Tafalla (Media Luna-Carlos III tartea) kaleetako sareak berritzea eta Landaben industrialdean euri uren sareak berritzea aurreikusi da.

-ATARRABIA: 53.318,64 € (31.629,70 €). Inbertsioaren bidez, herriko Camino de los Frutales izenekoan hornikuntza hodia zati batean berrituko da. Proiektu horrekin batera, Atarrabiako Udala berrurbanizatuko da. Era berean, egon dauden lotune guztiak, hartuneak berritzea eta hoditeriari lotutako lan osagarri guztiak barruan sartzen dira.

-IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA: 770.000 € (539.000 €). 23 m3-ko edukiera garbia eta 290-330 Cv-ko potentzia duten alboko kargako bi kamioi zapaltzaile erosiko dira, baita "papera-kartoia" edukiontziak ere, eskaria osatu arte, 242.000 euroko aurrekontua baitago. Azken horiek 3.200 litroko edukiera izango dute eta alboko kargako sistema erabiliz jaso ahal izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa