(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako BPGd %0,5 hazi da hirugarren hiruhilekoan, eta Espainiako ekonomiak, aldiz, ez du hazkunderik izan (%0,0) osteguna, 2010.eko azaroak 11

Foru Komunitateko urtetik urterako hazkundea %1,6koa izan da, eta herrialde osokoa, %0,2


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiak, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinean (BPGd) %0,5eko hazkundea izan du. Datua gaur goizean argitaratu du Nafarroako Estatistika Institutuak. Hori ikusita, Foru Komunitateak bost hiruhilekotan jarraian hilerik hilerako ondoz ondoko hazkunde positiboak izan ditu, eta urtetik urterako hazkunde tasa %1,6koa da. Espainiak hirugarren hiruhileko honetan BPGd-n ez du hazkunderik izan (%0,0) eta, beraz, urtetik urterako hazkunde tasa %0,2 da, zazpi hiruhilekoren ostean izan duen lehenengo tasa positiboa.

 

Miranda kontseilaria prentsaurrekoan

Miranda kontseilariak 2010eko hirugarren hiruhilekoaren BPGd-ren aurrerapena azaldu du. ( irudia handitu )

Nafarroako ekonomiak, 2010eko hirugarren hiruhilekoan,

Barme Produktu Gordinaren %0,5eko
hazkundea izan du. Datua gaur goizean argitaratu du Nafarroako Estatistika Institutuak. Hori ikusita, Foru Komunitateak bost hiruhilekotan jarraian hilerik hilerako ondoz ondoko hazkunde positiboak izan ditu, eta urtetik urterako hazkunde tasa %1,6koa da. Espainiak hirugarren hiruhileko honetan BPGd-n ez du hazkunderik izan (%0,0) eta, beraz, urtetik urterako hazkunde tasa %0,2 da, zazpi hiruhilekoren ostean izan duen lehenengo tasa positiboa.  

Informazioa gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Nafarroako ekonomia Espainiako ekonomiatik gehien aldendu da krisialdi ekonomiko honetan. Aldentze hori 2008ko lehen hiruhilekoan hasi zen, krisi ekonomikoaren hasieratik BPGd-ren erortze-ehunekoan 0,5 puntu portzentualeko aldea baitzegoen. Orain 4,1 puntu portzentaleko aldea dago Nafarroaren alde 2010eko hirugarren hiruhilekoan.

Krisiaren aurreko aberastasunaren %99,9 berreskuratu da

2010eko hirugarren hiruhilekoari dagozkion BPGd-ren datuak ikusita, ondoz ondoko bosgarren hiruhilekoa da balio positiboekin. Gogoan izango dugunez, Nafarroa izan zen 2009ko hirugarren hiruhilekoan atzeralditik atera zen lehenengo autonomia-erkidegoa (hiru hiruhilekotan hazkunde negatiboa izan zuen), eta beste autonomia-erkidego batzuek baino indar handiagoarekin egin zuen, aldi horretan %0,4 hazi ondoren. Bultzada horren ostean, urteko laugarren hiruhilekoan %0,1eko hazkundea egon zen, %0,4 2010eko lehenengo hiruhilekoan, eta %0,6 bigarren hiruhilekoan. Estatistika Institutuak gaur jakinarazitako datuen arabera, berreskuratze ekonomikoa sendotu da, hazkundeak %0,5 egin baitu gora.

Espainian, hazkunde positiboko bi hiruhileko soilik egon dira, %01 eta %0,2 aurtengo lehenengo eta bigarren hiruhilekoetan, hurrenez hurren, eta 2010eko hiruhileko honetako hazkunderik eza, zazpi hiruhilekotan jarraian BPGd-k behera eta behera egin eta gero.

Modu horretan, krisialdi ekonomikoan, hau da, 2008an, 2009an eta 2010eko lehenengo hiruhilekoan BPGd-ren balioak izandako bilakaera berrikusiz gero, Nafarroak jarrera desberdina du Espainiako batez bestekoarekin alderatuz gero. Abiapuntu bera hartuta, 2007ko laugarren hiruhilekoa (100 balioa), Nafarroako BPGd-ren balioa gaur egun 99,9 da, eta Espainiakoa, 95,8. Horrek esan nahi du Nafarroak 2007an, barealdi ekonomikoaren azken urtean, zeukan aberastasunaren %99,9 berreskuratu duela, eta berreskuratze hori Espainiakoa baino askoz indartsuagoa izan dela, azken horretakoak 4,1 puntuko aldea baitu.

Krisi ekonomiko honetan, Nafarroako ekonomiak 3 hilabetetan behera egin du eta 8tan hazkunde ekonomikoa bizi izan du; Espainian, ordea, 3 hilabetetan gora egin du eta batean ez du hazkunderik izan eta ondoz ondoko 7 hiruhilekotan behera egin du.


Esportazioen bultzada

Informazio estatistikoaren arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoko BPGd-ren datuarekin berreskuratze seinaleak eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan abiatutako joera aldaketa nabarmentzen dira, batez ere, industria jardueran ikusitako berreskuratzetik eratorria. Eskaeraren ikuspuntutik, kanpoko eskaerak izan du bilakaerarik onena, esportazioek dinamismo handia izan dute eta.

Besteak beste, Miranda kontseilariak industria ekoizpenaren indizearen joera ona azpimarratu du, 2010eko irailean %2,3 hazi baita urtetik urterako tasari dagokionez, eta 2010eko urtarriletik irailera %9,6ko hazkundea pilatzen du, Espainiako autonomia-erkidego guztien arteko handiena.

Zerbitzuen sektorea ere abuztuan %2,2 hazi da (ezagututako azken datua) eta aurten %3,4ko hazkundea izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero.

Beste adierazle esanguratsu batzuk eraikuntzari dagozkionak dira. 2010eko hirugarren hiruhilekoan hasitako etxebizitza berrien kopurua (782) 2009ko hirugarren hiruhilekoan baino %41,4 handiagoa da (553). Bestalde, etxebizitzen salerosketak %25,7 egin zuen gora 2010eko urtarrila eta iraila bitartean aurreko urteko aldi berarekin alderatuz gero. Aurten 4.902 salerosketa egin dira, eta iaz 3.901.

Hala ere, hazkunderik handiena kanpo merkataritzak izan du. Modu horretan, 2010eko urtarrila eta abuztua (argitaratutako azken datua) bitartean, Nafarroako esportazioek %38,1 egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuz gero. Datu horien arabera, Nafarroan esportazioek inportazioak bikoizten dituzte, eta gertaera hori hamarkada honetan berria da. Nafarroak autonomia-erkidegoen artean merkataritza-saldorik handiena du, 1.802,4 milioi euroko datu positiboarekin. Espainia osoko balantza negatiboa da, -34.991,4 milioi eurokoa.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa