(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan berrikuntza irekiari buruz eztabaidatu dute 200 aditu baino gehiagok osteguna, 2010.eko azaroak 11

Roig kontseilariak eskatu du berrikuntza herritarrei hurbiltzea eta lan tresna bihurtzea, goi zein behe mailan


Unibertsitateen eta enpresen topaketa

Roig kontseilaria Nafarroako Unibertsitate, Zentro Teknologiko eta Enpresen 3. Topaketan ( irudia handitu )

Nafarroako Unibertsitate, Zentro Teknologiko eta Enpresen 3. Topaketan 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Topaketak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteetako egitarauaren barruan antolatu dituzte. Asteen aurtengo edizioko ardatzak izan dira berrikuntza irekiaren kontzeptua eta negozioaren eta berrikuntzaren munduan egunean egoteko azken joerak.

Topaketa atzo egin zuten Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, izan zen inaugurazio ekitaldiko burua.

Kontseilariak, hitzaldian, berrikuntza desmitifikatzeko asmoa agertu zuen; haren iritziz, "berrikuntza herritarrei hurbildu beharra dago eta lan tresna bihurtu, bai Unibertsitateko ikerketan, bai lanpostu arruntetan". "Helburua da produktu edo prozesu bati berrikuntza medio balio erantsia ematea, eta gizarte osoak eduki behar du buru berritzailea, teknologia garatzeko", gehitu zuen.

Ekitaldia Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak antolatu zuen, Nafarroako Berrikuntza Agentzia (NBA) medio. Baluartera munduko hainbat aditu bertaratu ziren, adibidez: Wim Vanhaverbeke, Chesbroughekin batera "Researching a new paradigm: open innovation" liburua idatzi duena; Marcel de Haan (berrikuntza irekiarekin negozioan ola sortua zaldu zuen); eta Maria Calvo, Alfons Cornella eta Antonella Brogilia (azaldu zuten berrikuntzan nola ikasten den egindako akatsekin eta negozioen munduan egunean egoteko ideia nagusiak eman zituzten).

Unibertsitate, Zentro Teknologiko eta Enpresen 3. Topaketa Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza Departamentuak antolatu du, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren bitartez.

Antolaketan parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Berrikuntza Parkeak, Nafarroako Berrikuntza Sareak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak.

 

Jardunaldiaren edukia

Jardunaldietan lau aurkezpen multzo antolatu zituzten. Aurkezpen horietan bertaratuei ikuspegi orokor bat eskaini zien, batetik, berrikuntza irekiak ematen dituen aukerez; eta bestetik, ikasteko, berriz asmatzeko eta erakundeek ideia-balio-emaitza hirukoaren etengabeko sustatzaile izan behar dutela ulertzeko premiaz.

Horren harian, Wim Vanhaverbekek azaldu zuen, adibideen bitartez, berrikuntza irekia enpresa handietan ez ezik ETEetan, zerbitzu enpresetan eta merkaturatze prozesuetan aplikatu daitekeela eta aplikatu behar dela. Vanhaverbeke estrategia ea antolaketa irakasle da Belgikako Hasselt Unibertsitatean; gainera, berrikuntza irekiari buruzko eskuliburu bat egin du Chesbroughekin batera.

Vanhaverbekeren hitzetan, "bazkideak behar ditugu, jakintza fluxuak prozesu guztietan, produktu eta zerbitzu berriak lortzeko; ezin dugu bakarrik berritu, bakoitzak bere indarrak dauzkalako".

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa