(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko sari bereziak deitu dituzte 2010-2011 ikasturterako osteguna, 2010.eko azaroak 11

Goi mailako zikloetarako sariak 600 eurokoak dira eta erdi mailako zikloetarako sariak 400 eurokoak


Nafarroako Gobernuak laster irekiko du 2010-2011 ikasturteko Lanbide Heziketako (LH) eta Arte Plastiko eta Diseinuko sari berezietarako deialdian eskariak aurkezteko epea. Goi mailako zikloetarako sariak 600 eurokoak dira eta erdi mailako zikloetarako sariak 400 eurokoak; horrez gain, sarituek egiaztagiri bana jasoko dute.

Goi mailako zikloetako ikasleek, gainera, LHko estatuko sarien deialdira aurkezteko aukera izango dute.

Emango dituzte, zehazki, Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan, lanbide familia bakoitzeko sari bana; Arte Plastiko eta Diseinuko goi mailako prestakuntza zikloetan sari bat eta erdi mailako prestakuntza zikloetan gehienez sei sari.



Eskariak aurkez ditzakete 2009-2010 ikasturtean ikasketak Nafarroako ikastetxe publiko zein pribatuetan amaitu dituzten ikasleek; betiere, erdi mailako prestakuntza zikloetako ikasleen azken kalifikazioak 8koa edo handiagoa izan behar du, eta goi mailako prestakuntza zikloetako ikasleena 8,5ekoa edo handiagoa.

Eskariak Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuari zuzendu behar zaizkio, hamabost egunen buruan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak aurkez daitezke Hezkuntza Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aurreikusitako lekuetan.

Hautagaiek, eskari orriaz gain, NANaren fotokopia eta espediente akademikoa aurkeztu behar dituzte. Curriculuma ere aurkez dezakete (eredu europarraren arabera egina), zehaztuta, hala badagokie, jaso dituzten sariak eta bekak. Dokumentu horiek erabiliko dira kalifikazio akademiko berbera duten ikasleen kasuetan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa