(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Odieta eta Anue Ibarretan eta Lantzeko udalerrian egon da ostirala, 2010.eko azaroak 12

Bertatik bertara jaso du udalerri horietan egin dituzten jardueren eta dauzkaten premien berri


Sanz Lehendakaria eta Anueko alkatea eta udal ordezkariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Odieta eta Anue Ibarretara eta Lantzeko udalerrira joan da gaur goizean. Han, alkateekin eta beste udal ordezkari batzuekin bildu da, egin dituzten jardueren eta dauzkaten premien berri jasotzeko.

Lehendakaria, gainera, Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanuevarekin batera, ALPA Alambres Pamplona enpresara joan da.

Bisita horren gainean, Sanzek nabarmendu du gustura geratu dela ikusita "herri txiki batean berrikuntza handiko enpresa bat dagoela; enpresak, izan ere, Airbus 380 hegazkinarentzako osagaiak egiten ditu".
 

Eguna Erripan hasi dute. Han, Odieta Ibarreko alkate Alberto Jose Urdanizekin eta beste batzuekin batera, aipatu enpresa bisitatu dute eta, ondoren, Etulainera joan dira. Etulainen Anue Ibarreko alkateak, Raul Pascualek, egin die harrera eta alde zaharrean ibili dira.


Sanz Lehendakaria eta Salanueva kontseilaria bileran. ( irudia handitu )

Gero Olaguera joan dira, udaletxera, hiru udalerrietako alkateekin eta udalbatzako kideekin biltzera. Bileran zenbait proiekturen berri eman diete. Izan ere, besteak beste, Anue eta Ultzama hartuko dituen industrigune bat egingo dute, eta Olaguen landa turismoko mendiko bizikletako zentro bat, zona kirol hori medio sustatzeko.

Bileran, gainera, Anue Ibarrean egingo duten jarduera ekonomikoen eremuaz eta Anue, Ultzama eta Lantzeko Udalek sustatuko duten biomasa instalazioaz hitz egin dute. Amaitzeko, Sanz Lehendakariak Nafarroako ezkutu bana eman die hiru udalerrietako ordezkariei.

Gero, Lehendakaria Lantzera joan da eta herrigunean ibili da, David Mariñelarena alkatearekin.

Miguel Sanzek administrazioek herri txikietan duten zeregina hitz egin du; haren iritziz, "arreta aldetik lehentasuna behar dute". Horrez gain, herri txikietan "komunikazio arloan dagoen defizita" aipatu du.

Bere aldetik Salanuevak hitz eman du Anue Ibarreko jarduera ekonomikoen eremuaren UGPS bideratzeko izapideak arinduko dituela

.

Azken lau urteetan 1,4 milioi euro inbertitu dituzte



Anuen, Odietan eta Lantzen guztira 700 biztanle daude; Anuen daude biztanle gehien, 390, hain zuzen.

Anue kontzeju hauek osatzen dute: Aritzu, Burutain, Egozkue, Etsain, Etulain, Leazkue eta Olague. Eta Odieta honako hauek: Anozibar, Ziaurritz, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Erripa.

Eremu guzti horretan, toki azpiegituretan 1,4 milioi euro inbertitu dituzte azken lau urteetan (zenbateko horretan egingo dituzten inbertsioak ere sartzen dira). Zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak %80 jarriko du, Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez. Egindako era aurreikusitako obrak dira, batik bat, sareak, zoladurak eta argiteria publikoa berritzea eta hilerriak eta udaletxeak hobetzea. Lantzen, adibidez, udaletxeko teilatua hobetuko dute, 40.000 euro inguruko inbertsioarekin.

Halaber, Odietan altako horniketaren lehen fasea gauzatuko dute, "Arraitz konponbidea" delakoarekin; horretarako 700.000 euro jarriko dituzte.

Konponbide horrek Anua eta Ultzama Ibarrak ere hartzen ditu eta aurrekontu osoa zazpi milioi eurokoa da.

Zona hori urez hornitzeko, lurpeko ur baliabideak aprobetxatuko dituzte, baita lehendik egindako jarduerak ere.

Aprobetxatuko dituzte, hain zuzen, Arraitzek hartutako iturriak, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak partzialki erabiltzen dituenak (Lantzen daude), Oyambarren Mankomunitateak partzialki erabiltzen dituenak eta Lantzen erabiltzen dutena.

Gainera, berme osagarri gisa, agorraldi luzeetarako eta gerora eskariak mugak gainditzen dituenerako, aurreikusi dute azaleko ura bitzea eta 100.000-150.000 m3-ko putzu bat eraikitzea, baliabideen erregimen naturala erregulatzeko eta ingurumen emariak zaintzeko.

Etxebizitzari eta lurralde antolamenduari dagokienez, Odietako Udalak udal hirigintza plan bat onartu zuen irailean. Plan horretan proposatu dute dauden herriguneak finkatzea eta handitzea; horretarako, 134 etxebizitza eraiki nahi dituzte, hainbat herrigunetan, tamainaren arabera.

Halaber, 25.000 m2-ko industria lurzoru urbanizagarria eskuratu dute, Erripako industrigunea handitzeko; eta 5.000 m2 merkataritza lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu dituzte, N-121-A errepideko saihesbide berriaren eta Ostitzeko errepide zaharraren artean dagoen lursail batean.

Bestalde, Anueko Udalak udal hirigintza plana sinatu zuen abuztuan eta orain aztertzen ari dira.

Planeko aurreikuspenak dira herrietan etxebizitza lurzoru gehiago jartzea, baita jarduera ekonomikoetarako ere Oianaundiko parajean, Anue iparraldean, Lantz eta Ultzamako mugetan. Aurreko hitzarmenean horretarako 40 hektarea baliatzea erabaki zuten, Oianaundin, hain zuzen. Hirigintza planaren arabera, 10 urtean 195 biztanle gehiago edukiko dituzte eta, horregatik, 80 etxebizitza inguru beharko dituztela jaso dute. Kontuan hartuta eskaintzak eskaria baino handiagoa izan behar duela, proposatu dute udalerri osoan 200 etxebizitza egiteko lurzorua jartzea eta etxebizitza horietatik 15 babestutakoak izatea (Burutainen, Olaguen eta Etsainen jarri nahi dituzte). Planeko dokumenturik garrantzitsuenak dira, batetik, ibarreko katalogo historiko eta artistikoa da (Vianako Printzearen Institutuak txostena egingo du); eta bestetik, lurzoru urbanizaezinean sakabanatuta dauden eraikinena.

Lantzen, Udalari plangintzaren bat egitea interesatzen zaio, ez baitauka

.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa