(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alberto Undiano Mallencok Nafarroako Erresuma 2010 sari berezia jaso du ostirala, 2010.eko azaroak 12

Sari horren bidez, NKIk nazioarteko futbol epailearen "kirol ibilbide aipagarria" eta "Nafarroaren etengabeko sustapena" aitortu nahi izan ditu


Nafarroako Kirol Institutuak Nafarroako Erresuma 2010 sari berezia Alberto Undiano Mallenco nazioarteko futbol epaileari ematea adostu du "kirol ibilbide aipagarriarengatik eta Nafarroa nazioartean etengabe sustatzen egindako lanarengatik".

Saria emateko ekitaldia laster izango da, 2010eko Kirol Sariak emateko ekitaldiaren barruan. Modu horretan, epaileen eta arbitroen lana aitortu nahi izan da, kirol lehiaketetan "funtsezko giltzarria baitira", eta horiei eraso egitea "kirol sistemari berari eraso egitea" baita.

Alberto Undiano Mallenco Iruñean jaio zen 1973ko urriaren 8an eta Espainiako futboleko lehenengo dibisioan aritzen da, eta nazioarteko epailea da 2004tik. Gogoan izan behar da Hegoafrikako Munduko Txapelketan hiru partidatan aritu zela: Alemania-Serbia, Ipar Korea-Boli Kosta, eta Herbehereak-Eslovakia. Horrez gain, epaile laguntzailea izan zen Uruguai-Ghana partidan.

Lan ibilbidean jaso dituen sari eta aitorpenen artean, besetak beste, hauek azpimarratu behar dira: Marca egunkariko Guruceta Garaikurra birritan jaso du, Vicente Acebedo Garaikurra beste birritan, eta Espainiako Futboleko Errege Federazioak epailerik onena dela esan izan du.

Kirol ibilbidearekin batera, unibertsitateko prestakuntza nabarmendu behar da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologiako lizentziatura egin baitu, eta Zientzia Politikoetako lizentziatura Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean.

Hona hemen Kirol Sarien modalitateetan saritu dituzten gainerakoak: Javi Martínez (gizonezko kirolaria), Amaya Gastaminza (emakumezko kirolaria), Itziar Gambarte (kirol keinua), Triman Navarra (taldea), Unión Navarra Basket (kluba), Nafarroako Judo eta Kirol Elkartuak Federazioa (federazioa), Ambros Martín (teknikaria), Javier González (zuzendaria), Zangoza (udal entitatea) eta Mutiloako Luis Amigó ikastetxea (ikastetxea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa