(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapen Departamentuak ardoaren kultura sustatzeko agiri bat sinatu du ostirala, 2010.eko azaroak 12

Agirian ardoa arduraz kontsumitzeko dekalogo bat jarri dute eta osasunarekin eta elikadurarekin daukan lotura azaldu dute


Domingo Valiente, Sanzberro kontseilaria, Pilar Garcia Granero eta Pau Roca topa egiten, agiria sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, eta Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak agiri bat sinatu dute gaur goizean, ardoaren, elikaduraren eta osasunaren arteko loturaz ikerketa zientifikoak egitea sustatzeko.

Agiria Ardoa eta Elikadura Ikertzeko Fundazioak (FIVIN) sustatu du. Ekitaldira bertaratu dira, Nafarroa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko burua, Pilar Garcia-Granero; FIVINeko idazkari nagusia, Domingo Valiente; eta Espainiako Ardoaren Federazioko idazkari nagusia, Pau Roca. Izan ere, erakunde horiek bat egin dute agiriarekin.

"Ardoa, elikadura eta osasuna" agirian, erakundeek konpromiso hauek hartu dituzte: batetik, ardoak Mediterraneoko dieta tradizionaleko osagai gisa dauzkan balioak zabaltzea; bestetik, ardogintzaren eta mahastizaintzaren inguruko kultura, ondarea, tradizioa, gastronomia, historia, gizartea eta ingurumena garatzea eta babestea; eta azkenik, ardoaren jatorrizko balioak eta bereizgarriak defenditzea.

Agirian FIVINen dekalogo bat sartu dute, ardoa arduraz kontsumitzeari eta ardoaren eta mahastizaintzaren ontasunei buruzkoa. Dekalogoan azaldu dute, adibidez, mahastiak paisaiaren parte direla, natura ingurunean erabat integratzen direla eta, gainera, garrantzia handia dutela ingurumena zaintzeko.

 

FIVIN, agiriaren sustatzailea

FIVIN irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu bat da; sortu zuten ardoa neurriz edatea gizakien osasunerako ona dela jakinarazteko asmoarekin.

Fundazioa 1991n hasi zen horretan lanean, hainbat ikertzailek azaldu zutenean ardoa zentzuz edatea osasunerako ona dela eta elikadura aldetik balio onuragarriak dituela. FIVINen asmoa da, beraz, kontsumitzaileen ohiturak hobetzea, ardoa-osasuna binomioaren bitartez, elikadura eta dieta mediterraneoa oinarri hartuta.

 

Nafarroa Jatorri Deitura

Nafarroa Jatorri Deituraren ezaugarri nagusietako bat da eremuaren iparraldetik (Iruña ondotik) hegoaldera (Ebroko ibarrera), 100 kilometro baino gehiagoan, paisaia eta klima anitz daudela.

Nafarroa leku berezian baitago: klima atlantikoak, kontinentalak eta mediterraneoak bat egiten duten tokian.

Azken bi hamarkadatan, ardo nafarra bilakatu eta aldatu egin da.

Etengabeko bilakaera eta dinamismo horretan, Nafarroa Jatorrizko Deiturak bultzada eman dio kalitatezko ardoak egiteko ahaleginari. 2008an araudi berri bat onartu zuten eta araudi horretako neurriei jarraiki, ekoizleek berrikuntzak egin ditzakete mahastietan zein upategietan. Hala, ardo ugari egiten dituzte: ardo gorriak, ardo beltz gazteak, Chardonnay ardo zuriak, ardo beltz onduak eta erreserbakoak eta moskatel ardo zuri gozoak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa