(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Geoatariak edukien ingelesezko eta euskarazko bertsioak prestatu ditu ostirala, 2010.eko azaroak 12

Azpiegiturei, zuzkidura publikoei, administrazio banaketei, posta helbideei eta baliabide hidrografikoei buruzko informazio geruza berriak eskaintzen ditu


Nafarroako Geoatariak edukien ingelesezko eta euskarazko bertsioak prestatu ditu. Hain zuzen ere, Nafarroari buruzko mota guztietako informazio geografikoa duten datuen bildumak eskaintzen dira, eta Foru Gobernuak eskainitako zerbitzu telematikoen artean kontsulta gehien izaten dituena da, eguneroko eginkizunean informazio kartografiko eta katastrala behar duten partikularren zein profesionalen aldetik.



Webaren goiko aldean, eskuinean, jarri diren erlaitzei esker, une honetatik aurrera, erabiltzaileak uneoro hauta dezake Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemak (SITNA) kudeatutako atari honetako gaztelaniazko, ingelesezko edo euskarazko bertsioa.

Horrez gain, Geoatariko mapen bistaratzaileak informazio geruza bektorial berriak gehitu ditu, eta horri esker, Foru Komunitateko banaketa administratiboari, posta helbideei, zuzkidura publikoei, azpiegiturei eta hidrografiari buruzko informazioa lor daiteke.

Geruza berri horiek informazio geografikoa eskaintzen dute hurrengo hauen inguruan: udalerriak, kontzejuak eta hiriguneak, barruti judizialak, zentsu banaketa, nekazaritza eskualdeak, hizkuntza zonakatzea, merindadeak eta osasun zonakatzea. Zuzkiduren kategorian udaletxeak, suhiltzaileen parkeak, Foruzaingoaren etxeak, kirol instalazioak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak ikus daitezke. Azpiegiturei dagokien geruzan errepide sarea agertzen da –aurreko bertsioan bazegoen, trenbide sarearekin eta aireportuarekin batera. Hidrografiari buruzko kategorian Foru Komunitateko ibaiak, erretenak, trokak, urtegiak, ubideak eta kanalak agertzen dira, baita Nafarroako arro eta azpiarro hidrografikoen araberako banaketa ere.

Hori guztia gaurkotasun handiko ikusizko informazioarekin, aste honetan bertan Geoatarira 2010eko behin betiko ortoargazkia gehitu baita, uda honetan Nafarroako aireko irudien (web honetan ikusgai daude) katalogoa berritzeko egindako hegaldien emaitza moduan. Informazio berria sartzeari esker, bilaketa sistema hobetu da, orain intuitiboagoa baita eta leiho gutxiago ateratzen baitira, nabigazioa errazteko.

Aldaketak IDENAko katalogoan

IDENAk, Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren atariak, erabiltzaileei bertsio funtzionalagoa eskaintzen die. Bertsio horretan geruza desberdinak bereizten dira, horien zabalkundearen eta banaketaren arabera (behera kargatzeko modukoa, behera kargatzen ez dena, edo kontsulta murriztukoa). Gainera, informazioa behera kargatzeko eta erabiltzeko botoi berriak eta metadatuak gehitzen dira, atariko erregistroen kopuru osoa orain 357 izanik, hau da, aurtengo martxotik %49ko igoera izan du. Aldaketa horiekin, erabiltzaileak eragiketa gehiago egiten ditu katalogoaren ataletik eta atariko atalen artean elkarreragin handiagoa lortzen da.

Horrez gain, IDENAk Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateko hornikuntza eta saneamendu sareei dagozkien metadatuak argitaratu ditu. Bi geruzetako datuak azpiegiturak eta zuzkidurak kategorian jarri dira. Erabiltzaileek informazio hau asko eskatzen dute, IDENAren atari berria argitaratu zenetik. Laster mapen bistaratzailean ere eskuragari egongo da. Beste berrikuntza bat monumentu naturalen geruza gehitzea da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emandako datuei esker.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa