(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 8.785 euro jarri ditu Ribaforadako gazteentzako zentroa moldatzeko ostirala, 2010.eko azaroak 12

Instalazioak gaur goizean inauguratu dituzte eta Garcia Malo kontseilariak ekitaldian parte hartu du


Ribaforadako gazteentzako zentro berria gaur goizean inauguratu dute eta ekitaldian Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, parte hartu du. Zentroa egiteko Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren (NGI) bitartez, 8.785 euro jarri ditu, hau da, zentroa moldatzeko eta hornitzeko aurrekontuaren %73.

Ekitaldian egon dira, baita ere, Ribaforadako alkatea, Nuria Ruiz, eta NGIko zuzendari gerentea, Ana Frias Pardo.

Garcia Malok hitzaldian nabarmendu du NGI toki erakundeei laguntzen ari dela, "gazteentzako espazioak jartzeko premiari erantzuteko, gazteek elkarte, kultura, prestakuntza, aisia eta olgeta interesak bideratu ditzaten; eta espazio horietako bat Ribaforadako gazteentzako zentroa".

Horren harian, Gizarte Gaietako kontseilariak gogoratu du Departamentuak, 2008. urtetik, ehun toki erakunde ingururi lagundu diela gazteentzako instalazioak edo lokalak hornitzen (63 berri eta 34 zahar) altzariekin, ikus-entzunezkoekin, informatika tresnekin eta jolas, olgeta eta arte materialekin, besteak beste.

 

 

Gazteentzako zentro berria

Ribaforadako gazteentzako zentroak 157 metro koadro dauzka eta lehen udal liburutegia zegoen lekuan dago.

Zentroa birmoldatu egin dute eta gazteek gestionatuko dute. Bi espazio dauzka: batetik, gazteek erabiltzeko areto ireki bat (ekipamendu berria han dago); eta bestetik, zerbitzu pertsonalizatuak martxan jartzeko areto itxi bat.

Zentro berrian daude lau ordenagailu, Interneteko konexioarekin; plasma pantaila bat, telebista ikusteko eta kontsolarekin jolasteko; sei mahai, aulki eta tiraderekin; eta libre ibiltzeko mahai jokoak. Hori guztia Ribaforadako gazteentzat.

Herriak 3.638 biztanle dauzka eta horietatik 800 14 eta 30 urte arteko gazteak dira.

Lokal berria 13 eta 30 urte arteko gazteentzat jarri dute, baina 8 eta 12 urtekoek ere erabil dezakete, ordutegi berezian. Ordutegiak hauek dira: 13 eta 30 urte arteko gazteentzako, ostiraletik larunbatera 21.30etik 24.00etara; eta 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, larunbat eta igandeetan, 16.00etatik 19.00etara. Jaiegunetan eta jaiegun bezperetan ere irekiko dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa