(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeak eskualdeen arteko bilera teknikoa hartu du energia berriztagarrien garapena bultzatzeko osteguna, 2010.eko azaroak 25

Europako RENREN proiektuan sartzen da, eta Nafarroak Berrikuntza, Enpresa eta Lan Deparmentuaren bidez parte hartzen du


Energia berriztagarriei buruzko nazioarteko tailerra egin da

Bilerako parte-hartzaileak, CENERen. ( irudia handitu )

Nafarroak Energia Berriztagarrien Eskualdeen Europako Sarearen (RENREN Renewable ENergy REgions Network) bigarren bilera teknikoa hartu du. Bilera horren bidez, eskualde politiketan esperientzia trukeen esparrua ezarri nahi da, energia berriztagarrien garapena bultzatzeko. Proiektuaren emaitzak bazkideen eta pertsona guztien eskura jarriko dira

www.renren-project.eu web orrian.

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentua Espainiak proiektu honetan dituen hiru ordezkarietako bat da, Gaztela eta Leongo Energiaren Eskualde Entearekin eta Andaluziako Energia Agentziarekin batera. Programaren bidez, energia garbiaren sorkuntzaren garapena bizkortu nahi da, Europa osoko eskualdeetako gobernuekin batera lan eginez.

RENREN apirilean hasi zen lanean Kielen (Alemania). Orduan lehenengo lan-tailerra egin zuen. Orain Nafarroari egokitu zaio bigarren tailerra antolatzea. Tailerraren jardunaldiak Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiak inauguratu ditu.

Iruñean egindako lan-tailerrean hamabi estatu kideetako ordezkariek parte hartu dute, eta energia berriztagarriak garatzeko proiektuek lortu behar dituzten baimenak eta adostasunak aztertu dituzte.

Zehatz esanda, gai hauek jorratu dira: administrazio izapideak bizkortzeko modua instalazio baimenak emateko (leihatila bakarrak, administrazioen arteko koordinazioa, etab.); ingurumen-araudia betetzearen ebaluazioa; inplikatutako agenteen artean gatazkak ebaztea (lurzoruaren jabeak, ingurumen-agintariak, sustatzaileak); eta instalazio txikietarako prozedura zehatzik azkarrenak.

Bisita sektoreko enpresa nafarrei

Bigarren tailer hori egin aurretik, parte hartzen duten eskualde guztietako ordezkariek sektoreko lau enpresa liderren instalazioak bisitatu dituzte: Acciona, CENER, Fotona eta Gamesa.

Accionaren egoitzara egindako bisitan Energia Berriztagarrien Kontrol Zentroa (CECOER) ikusi dute. Zentro horretatik konpainiak Espainian zein munduko beste leku batzuetan dituen instalazioen funtzionamendua gainbegiratzen da. Horretan, sarera konektatutako bat-bateko potentzia, energiaren ekoizpena, funtzionamendu okerrengatik dauden alarmak, etab. benetako denboran ikus daitezke. 

    

Bestalde, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) eguzki-energiako laboratoriora bisita eskaini du. Leku horretan eguzki-panelek araudia betetzen duten ziurtatzeko probak egiten dira; horrez gain, bisitariek biomasa laboratorioa ikusi dute, eta bertan hazkuntzekin esperimentuak egiten dira bioerregai moduan erabili ahal izateko.

La Pedrera parke fotovoltaikoan, Erriberrin, duela gutxi sortutako Nafarroako Eguzki Klusterraren Elkarteko kide den Fotona enpresako mantentze langileek instalazioarekin lotutako alderdi tekniko guztiak azaldu dizkiete bisitariei, hala nola, instalatutako potentzia, inbertsiogileak eta jarraitzaile bakoitzaren ezaugarriak edo parkea urrutitik kudeatzea. Era berean, parkea gauzatzeari, administrazio izapidetzari eta segurtasuna eta zainketa kontratatzeari lotutako alderdiak zehaztu dira.

Gamesak Agoitzen dituen aerosorgailuen palen fabrikari dagokionez, RENRENeko bazkideek 62 metroko luzerako palak egiteko prozesua ikusi ahal zan dute. Palak 31 metroko bi tartetan eraikitzen dira eta ondoren muntatu egiten dira. Pala horiek 4,5 MW-ko aerosorgailuetan erabiltzen dira.

RENRENek 2,16 milioi euroko aurrekontua du

Ekimen hau Europar Batasunak finantzatzen du Interreg-IVC programaren barruan, eta gaur egun 14 bazkide ditu, besteak beste, Alemania, Txekiar Errepublika, Zipre, Espainia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Polonia, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia. Proiektuaren aurrekontu osoa 2,16 milioi eurokoa da, eta Europar Batasunak kopuru horretatik 1,65 milioi eman ditu.

Proiektuaren lan-programaren bidez energia garbiaren sorkuntza bultzatu nahi da, Europa osoko eskualde gobernuekin batera lan eginez. Modu operatiboan lan egiteko, proiektuan hiru lantalde definitu dira, energiaren jatorriaren arabera: Eolikoa, Itsasokoa eta Hidraulikoa; Geotermikoa eta Biomasa; eta Eguzkiko termikoa, Fotovoltaikoa eta Termosolarra.



RENREN proiektuaren barruan, Nafarroa liderra da eguzki energiaren eta energia eolikoaren esparruetan, eta beste energia batzuei dagokienez, hala nola energia geotermikoaren eta biomasaren arloetan, ikasten ari den eskualdea da. Nafarroak proiektuan parte hartuta bi esparru horietan duen kokapena hobetu nahi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa