(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua emakumeen kontrako indarkeria baztertzeko agerraldi batean aitzindari izan da osteguna, 2010.eko azaroak 25

Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Parlamentuak, Iruñeko Udalak eta herritar ugarik


Gobernua indarkeria matxistari kontra egiteko bildu da

Agerraldi isila “Emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean”. ( irudia handitu )

"Emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna" ospatzeko, Nafarroako Gobernua Iruñeko Vinculo plazan bildu da. Agerraldian parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak.



Guztira ehun lagun inguru bildu dira, besteak beste, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; NBIko zuzendaria, Sara Ibarrola Intxusta; eta Foru Gobernuko beste kide batzuk. Horiez gain bertaratu dira Parlamentuko burua, Elena Torres; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina; herriaren defendatzailea, Francisco Javier Eneriz; eta alderdi politikoetako ordezkariak.

Herritar askok ere bat egin dute protestarekin, indarkeriaren biktimei adore emateko eta tratu txarrak ematen dituzten kontrako kartelekin. Agerraldiak bost minutu iraun du eta, amaieran, bertaratuek txalo egin dute.

Garcia Malo kontseilariak esan du ekitaldian argi geratu dela gero eta pertsona eta erakunde gehiagok baztertzen dutela indarkeria, baina, aldi berean, bide luzea dagoela egiteko genero indarkeria deuseztatzeko. Alde horretatik, "Gobernuak badaki diagnostiko egokia egin behar duela eta indarkeria deuseztatzeko gakoa herritarrak heztea eta sentsibilizatzea dela", esan du kontseilariak.

Halaber, tratu txarren biktimak animatu ditu, era honetako esaldiekin: ez zaude bakarrik, zu ez zara erantzulea, eta pausoa eman beharra daukazu. Orobat, tratu txarrak ematen dituztenentzako hitz batzuk ere esan ditu, adierazteko ez dutela gizartean lekurik eta haien ekintzak jazarri eta zigortu egingo dituzte "zorrotz".

Nafarroako Gobernuak, asteleheneko bileran, gaurko egunerako deklarazio instituzional bat onartu zuen, berresteko indarkeriaren biktimen eta biktima horien mende daudenen esku "haien bizimodua eta, haienarekin batera, gizarte osoarena duintzeko bitarteko nahikoa" jartzeko konpromisoa.            

Nafarroako Gobernua, idazkian, emakumeekiko indarkeriaren kontra agertu da "munduan dauzkan adierazpide guztietan", eta berretsi du "Nafarroan emakumeekiko indarkeriari maila profesionalean arreta emateko konpromisoa"; horretarako, "ikerketak egingo dituzte eta arlo horretan jakintza sortuko dute, erakundeak hobeto koordinatuko dituzte, errealitate hori prebenituko dute eta, batez ere, indarkeria jasaten duten emakumeei eta emakume horien mende daudenei bitarteko nahikoa jarriko dituzte, haien bizimodua eta, haienarekin batera, gizarte osoarena duintzeko".

Idazkian gogoratu zuten Nazio Batuen arabera munduan 15 segundoro emakume bati eraso egiten diotela, eta Munduko Osasunaren Erakundeak diola 15 eta 44 urte artean hildako emakumeak indarkeria matxistaren erruz hiltzen direla munduan. Deklarazioaren arabera, "horregatik, politika estrategiko orokorrean emakumeekiko indarkeria maila gorenean aintzat hartzen ez duten nazio, estatu, herrialde edo eskualdeek ez dute oinarrizko giza eskubideak garatzen laguntzen, ez datoz bat milurtekoko garapen helburuekin, eta ezin dute giza garapenaren indizea handitzeko ildo orokorrik ezarri".

Agerraldia NBIk "Emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna" dela eta antolatutako jardueretako bat izan da; NBIren helburua da herritarrak indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatzea. Jarduera horiek beste agente sozial hauekin batera sustatu dituzte: udalak, kontzejuak, mankomunitateak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako merkataritza gune eta establezimenduak, eta hainbat maila eta ligako kirolari eta jokalariak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa