(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 56 makina prestatu ditu, 400 metrotik gora elurra egin dezakeelako osteguna, 2010.eko azaroak 25

Bart gauean ez da intzidentzia garrantzitsurik izan foru erkidegoko errepideetan, ez baita "euri izozturik" erori


Elurra Iruña inguruan

Nafarroako Gobernuak gidariei zuhur ibiltzeko gomendatu die, elurra egin dezakeelako.

Nafarroako Gobernuak, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, elurra kentzeko 56 makina jarriko ditu alerta laranjari aurre egiteko; izan ere, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) jakinarazi du elurra egin dezakeela.

Elurra kentzeko makinak honela banatuko dituzte:

16 Nafarroako ipar-mendebaldean, Leitzarango autobia (A-15), Iparraldeko autobia (A-1) eta Sakanako autobia (A-10) barne; 16 Agoitzeko barrutian, batik bat Erronkari, Salazar eta Ameskoa bailaretan eta Belagua eta Ibañetako mendateetan; bost Iruñean eta hiri inguruan; bost Oronozen (Belateko mendatea barne); bost Pirinioetako autobian (A-21) eta Artederretako mendatean; hiru Lizarraldean (Lizarraga eta Meanoko mendateetan, e.a.); hiru Basaburua bailaran eta N-240-A errepidean; eta lau Santiago Bideko autobian (A-12).

Iragarri dute gaur arratsaldean eta gauean elurra egingo duela 400-500 metrotik gora. Horregatik, Nafarroako Gobernuak gomendatu du foru erkidegoaren iparraldeko errepideetan kontuz ibiltzea.

Gainera, AEMETen iragarpenen arabera, gaur arratsaldean haizeak gogor joko du iparraldetik eta mendebaldetik isurialde kantauriarrean eta mendialdean.

Ostiralean ere 400-500 metrotik gora egingo duela elurra esan dute, eta larunbatean 600 metrotik gora.

Aipatu erakundearen arabera, Nafarroako Pirinioetan 10 zentimetroko elur-geruzak sortuko dira eta erdialdean eta isurialde kantauriarrean 8 zentimetrokoak.

Bart gauean ez da intzidentzia garrantzitsurik izan foru erkidegoko errepideetan, ez baita "euri izozturik" erori.

Fenomeno hori gertatzeko probabilitatea %40 eta %70 artekoa da. Orain (10.30ean), foru erkidegoko errepideetan ibilgailuak normal dabiltza; Burgitik Izabarako eta Frantziarako errepidea (NA-137) bakarrik dago itxita, 58. kilometro puntutik aurrera (La Contienda), galtzadan elurra pilatu delako.

Herri Lan Departamentuak neguko bidezaintza zerbitzua jarri dute martxan eta Foruzaingoak eta Guardia Zibilak 78 zirkulazio patruila izango dituzte alertan egunean hiru txandatan, gaur hasi eta igandera arte.

Errepideak uneoro nola dauden jakiteko, www.navarra.es web atarira edo Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren web orrira jo dezakezue, baita telefono zenbaki honetara deitu ere: 900 400 100 .
Dokumentazioa:
Estado de las carreteras de Navarra
Estado de las carreteras del resto de España
Previsión meteorológica de la AEMET

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa