(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Institutuak Expolingua Hizkuntzen Azokaren XXIII. edizioan parte hartu du Berlinen osteguna, 2010.eko azaroak 25

Joan den asteburuan egindako ekitaldian 26 herrialdetako 182 erakusketarik eta 13.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute


Euskararen Nafar Institutuak joan den asteburuan Explingua Hizkuntzen Azokaren hogeitahirugarren edizioan parte hartu du. Azoka azaroaren 19tik 21era egin da Berlinen.

Urtero Europar Batasunean hizkuntzei eta kulturari buruz egiten den nazioarteko azoka nagusia da. Erakusketak arrakasta handia izan ohi du, parte-hartzaile ugari izaten baititu: edizio honetan, 26 herrialdetako 182 erakusketari, 50 hizkuntza inguru, eta 13.000 bisitari baino gehiago bildu dira.

Euskararen Nafar Institutuak, euskara kanpoan sustatzeko duen eginkizunaren barruan, erakusketan mahai bat izan du, eta bertan euskarari eta Nafarroako Gobernuaren menpeko erakunde horretatik bultzatzen diren programei eta zerbitzuei buruzko informazioa banatu du.

Era berean, hizkuntza horretan argitaratutako azken lanak jakinarazi dira eta Foru Komunitateko turismo-eskaintzari buruzko informazioa eman da. 300 DVD, katalogo eta turismo gida baino gehiago banatu dira Nafarroako mahaia bisitatu dutenen artean.

Expolingua planetako kultura desberdinei eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari eta ikaskuntzari lotutako produktuak eta zerbitzuak aurkezteko plataforma da. Horrez gain, hizkuntza prestakuntzan eta politikan aritzen diren erakundeen artean esperientziak trukatzea errazten du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa