(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adacen elkarteak aipamen berezia jaso du Gazteriaren Sarietan osteguna, 2010.eko azaroak 25

NGIk elkarte horrek gazteen artean bide-segurtasuneko ohitura onak sustatzen egindako lana aitortu du


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) bidez, Nafarroako Gazteriaren Sarietan aipamen berezia Garuneko Gaitzaren Nafarroako Elkarteari (Adacen) eman dio. Irabazteko asmorik ez duen elkarte hori garuneko gaitza dutenek eta horien familiakoek sortu zuten, kolektibo horren arazoen eta beharrizanen inguruan gizartea eta erakundeak kontzientziatzeko.

NGIk aipamen berezia Foru Komunitateko gazteriaren arloan eragin nabarmena izan duten pertsonei eta entitateei ematen die. Ildo horretatik, NGIk modu berezian baloratu ditu Adacenek egindako ekintzak gazteen artean autobabesa, segurtasuna eta istripuen prebentzioa sustatzeko. Modu horretan, 2010. urtean eta gidabaimena lortzeko laguntzen barruan, entitate horrek modu eraginkorrean gidatzeko eta bide segurtasuneko ikastaroak egin ditu, gazteak gidatze seguru eta arduratsua egitearen inguruan sentsibilizatzeko. Mementoz 18 eta 25 urte bitarteko 550 gaztek baino gehiagok lortu dute prestakuntza hori.

2005etik, Adacenek bide prebentzioko programa garatzen du gazteentzat Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan. Horren barruan, Nafarroa osoko ikastetxeetan hitzaldiak ematen ditu, adin horretan oinezko eta gidari moduan ohitura zuzenak garatzeko. Horretarako, trafiko-istripuen ondorioz garuneko gaitzak dituzten pertsonen laguntza izan dute, eta azken horiek ikasleei haien esperientziak eta bizimoduan izandako aldaketak kontatu dizkiete. Hain zuzen ere, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu zuen aipamena Adaceni ematea.

Amaitzeko, gogoan izan behar da Nafarroako 2010eko Gazteriaren Sariak, Erakunde edo Entitatearen, Parte-hartze sozialaren eta Gaztearen kategorietan, joan den azaroaren 18an erabaki zirela. Hauek izan ziren saridunak: San Adriango Udala, Nafarroako Unibertsitateko Gizarte Laguntzarako Unibertsitariak, Álvaro Iborra eta Ander Lamaisón, hurrenez hurren.

Sariak emateko ekitaldi ofiziala datorren astean izango da Nafarroako Jauregian, Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien barruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa