(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako printze-printzesek astearte honetan “Enpresaburu gaztea” XII. sari nazionala emango dute Baluarten astelehena, 2010.eko azaroak 29

Aurretik, Grupo AN kooperatibari harrera egingo diote Baluarten, ehungarren urteurrena dela eta


Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak

Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak Leireko Monasteriorako ohiko segizioaren buru izan ziren Nafarroara egindako azken bisitan, aurtengo ekainean. ( irudia handitu )

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunek Iruñea bisitatuko dute asteartean,

Grupo AN Nafarroako kooperatibari harrera egiteko ehungarren urteurrenean. Horrez gain, Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioak antolatutako "Enpresaburu gaztea" sari nazionalaren hamabigarren edizioa ospatzeko ekitaldiaren buru izango dira. Bi ekitaldiak arratsaldez egingo dira Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, Iruñean.

Aurreikuspenen arabera, 19:45 inguruan, berorren gorentasunak Baluarteko plazara iritsiko dira, eta bertan foru agintari nagusiek hartuko dituzte, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria buru dela. Eguraldia ona bada, plaza oinez zeharkatuko dute eta Baluarten sartuko dira, eta bertan Grupo AN Nafarroako kooperatibako zuzendariek hartuko dituzte. Kooperatiba horrek 137 kooperatiba biltzen ditu eta 23.000 nekazari eta abeltzain espainiar baino gehiago ordezkatzen ditu. Harrera Batzar Jauregiaren eta Nafarroako Auditorioaren hirugarren solairuan egingo da, Ciudadela aretoan, berrogeita hamar bat gonbidaturen aurrean.

Horren ostean, Asturias eta Vianako printze-printzesak Baluarte eraikineko behe solairura itzuliko dira, eta Enpresaburu Gazteen Espainiako Konfederazioko zuzendariak eta "Enpresaburu gaztea" XII. sari nazionaleko epaimahaia agurtuko dituzte. Jarraian Erakusketa Aretora igaroko dira, eta bertan, 20:45etik aurrera, sariak emateko ekitaldia egingo da, herrialde osotik iritsitako bostehun gonbidaturekin baino gehiagorekin. Jarraian, sarituek, gonbidatuek eta agintariek afaldu egingo dute, eta amaitzeko, parte-hartzaile guztiek kafea zutik hartuko dute, aretoaren tarteko pisuan.

Datorren asteartekoa Asturias eta Vianako printze-printzesek aurten Foru Komunitatera egingo duten hirugarren bidaia da. Otsailean (hilak 9)

2010eko Jakobear Urtearen inaugurazio ekitaldian egon ziren Orreagan eta ekainean (hilak 9) Leire eta Iruñea bisitatu zituzten Nafarroako errege-erreginei omenaldia egiteko eta kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arretaren "Vianako Printzea" nazioarteko sarien lehenengo edizioko ekitaldiaren buru izateko . Bigarren bisita horretan, berorren gorentasunek Nafarroako hiriburuan "Arquitectura, más por menos" nazioarteko kongresuko parte hartzaileekin bazkaldu zuten.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa