(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGean, HIESari dagokion aurpegiko lipoatrofiaren tratamendu kirurgikoa egiten da martxoaz geroztik asteartea, 2010.eko azaroak 30

Tratamendu honen erabilera babestuaren gaineko proiektuari atxikitako 12 autonomia erkidegoren artean aurkitzen da Nafarroa


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitale Guneak aurtengo martxoaz geroztik egiten ditu HIESarekin lotutako aurpegiko lipodistrofiaren tratamendu kirurgikoak. Orain arte, 23 ebakuntza egin dituzte: 10 Nafarroako gaixoei eta 13 Errioxako gaixoei.

Jarduera horiek tratamendu horien erabilera babestuko proiektuen barruan kokatzen dira, Estatuko Osasun Sistemako zerbitzu komunen zorroan behin betiko sartu aurreko urrats gisa.

Horrela adierazi dute gaur egin duten prentsaurreko batean. Prentsaurreko horretan, Osasun kontseilaria den María Kutz andreak parte hartu du, eta GIB infekzioaren aurrean prebentzioaren aldeko deia egin du.

Harekin batera izan da NOGeko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko burua, eta esan du aurpegiko atrofiaren aurkako teknika kirurgikoek (infekzioaren aurkako tratamenduaren bigarren mailako efektuetariko bat) gaixotasun horren aurka gizartean oraindik dagoen estigmatizazioa arintzen laguntzen dutela. 

Bazán, Kutz y García

Antonio Bazán doktorea, Kutz kontseilaria eta Arreta Espezializatuko zuzendariordea, Beatriz García ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak aurtengo martxoaz geroztik egiten ditu HIESarekin lotutako aurpegiko lipodistrofiaren tratamendu kirurgikoak. Orain arte, 23 ebakuntza egin dituzte: 10 Nafarroako gaixoei eta 13 Errioxako gaixoei.

Jarduera horiek tratamendu horien erabilera babestuko proiektuen barruan kokatzen dira, Estatuko Osasun Sistemako zerbitzu komunen zorroan behin betiko sartu aurreko urrats gisa.

Horrela adierazi dute gaur egin duten prentsaurreko batean. Prentsaurreko horretan, Osasun kontseilaria den María Kutz andreak parte hartu du, eta GIB infekzioaren aurrean prebentzioaren aldeko deia egin du. Harekin batera izan da NOGeko Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko burua, eta esan du aurpegiko atrofiaren aurkako teknika kirurgikoek (infekzioaren aurkako tratamenduaren bigarren mailako efektuetariko bat) gaixotasun horren aurka gizartean oraindik dagoen estigmatizazioa arintzen laguntzen dutela. 

 

Nafarroa erabilera babestuko proiektu honetan parte hartzen duten 12 erkidegoren artean aurkitzen da. Proiektuaren helburua da teknika horren segurtasun, efikazia edo eraginkortasun maila ezartzea. Proiektuari 2010eko martxoaren 17an eman zitzaion hasiera, eta hiru urteko ikerketa-diseinuaren arabera egiten da. Gaixoak erabilera babestu horretan sartzeko, irizpide kliniko batzuk bete behar dira. Tratamenduetan, protokoloei jarraiki, material hauek erabiltzen dira: koipe autologoa (gaixoaren beraren koipea), material ez birxurgakorrak eta astiro birxurga daitezkeen materialak edo material birxurgakorrak.

Gaixo batek baimendutako zentroan GIB-IHESArekin lotutako aurpegiko lipoatrofiaren tratamendu kirurgikoetariko bat, erabilera babestukoa, egiteko eskatzen duenean, preskripzioaz eta tratamendu antierretrobiralaren segimenduaz arduratu ohi den medikuak ebakuntzak egiten dituzten zentrora bidaltzen du, baloratu eta ondoren kirurgia egiteko, hala behar izanez gero. Segimendua gaixoa operatutako zentro berean egiten da.

HIESaren inguruko Nafarroako datuak

2010. urtean, Nafarroan, HIESaren 14 kasu berri diagnostikatu dira: 2 emakumezko eta 12 gizonezko. Azken urteetan, HIESa eta GIB infekzioa diagnostikatutako gaixoen kasuak bere horretan mantendu dira, aldaketa gutxirekin. Azpimarratzekoa da azken 5 urteetan, ez dela gertatu amak fetuari gaixotasuna pasatako kasurik.

 

Bestalde, 1996an terapia hirukoitza hasi zenetik, GIB infekzioaren nahiz HIESaren bidezko heriotza-tasak nabarmen jaisten jarraitzen du. Urte hartan, HIESa medio 59 lagun hil ziren, eta, 2010ari dagokionez, 8 hil dira. Guztira, 1985. urteaz geroztik, 499 pertsona hil dira Nafarroan gaixotasun hori dela-eta; diagnostikatu, berriz, GIB infekzioaren 2.124 kasu diagnostikatu dira.

Gaur egun, patroi epidemiologikoan aldaketa nabari da; alegia, diagnostikoa egiterakoan, gaixoek urte gehiago dituzte, eta argi eta garbi sexu-transmisioak nagusitzen dira infekzioa pasatzeko bide gisa, nahiz eta, urte guztietan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, gehien nabarmendutako praktikarik arriskutsuena drogak bide parenteraletik erabiltzen dituztenena izan.

Terapiari dagokionez, tratamendu antierretrobiralaren funtsezko printzipioa da ahalik eta gehien ezabatzea GIB erreplikazioa, sistema inmunea (defentsak) osatze aldera. Horri esker, aurreratze klinikoa saihesten da (infekzio oportunistak eta HIESarekin lotutako minbiziak murriztea), eta, era horretan, biziraupena gehitzen da. Nafarroako Ospitale Gunean, gaixoen %87ak karga biralak detekzio-mugen azpitik ditu, teknika ultrasentikorren bidez (20-50 kopia mL odol bakoitzeko). Horrela, bizi-kalitatea eta biziraupena asko hobetzea lortzen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa