(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Nafarroaren omenezko ekitaldian buru izan da; aurten gizarte gaietako boluntarioen lana nabarmendu dute asteazkena, 2010.eko abenduak 1

Minusbaliatuen, adinduen eta gizarteak baztertzeko zorian dauden kolektiboen alorretan lan egiten duten erakundeei Nafarroako ezkutua eman diete


Transcripción textual del video

Sanz:

Zehaztasunez eta arrazoi esan dezakegu Nafarroa lurralde solidario eta eskuzabala dela, gure erkidegoan boluntario gisa lan egiten duten pertsona eta erakunde ugari baitaude; errealitate zabal eta anitz horretan hainbat jendek parte hartzen du, hainbat arlotan: osasuna, adinduentzako arreta, minusbaliotasuna, ingurumena, garapenerako lankidetza, gazte boluntarioak, kirola, e.a. Horiek guztiek laguntzeko eta elkarlanean aritzeko grina daukate.

Gaur egun irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeen bitartez gizarte egoerako ahuleko jendeari laguntzen dioten 6.000 boluntario daude Nafarroan

El Presidente Sanz entrega el escudo de Navarra a Ana Mª Guerendiáin, presidenta de la Asociación Coordinadora de Disminuidos Físicos de Navarra. ( irudia handitu )

Gaur goizean Nafarroari egin dioten omenaldian Nafarroako Lehendakaria izan da buru. Aurten foru erkidegoan gizarte gaietan aritzen diren boluntario erakundeen ekarpena aintzatetsi dute; zehazki, minusbaliatuen, adinduen eta gizarteak baztertzeko zorian dauden kolektiboen alorretan lan egiten duten erakundeei.

Omenaldia Nafarroako Jauregiko tronu aretoan egin dute eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, hasi du. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, foru erkidegoko agintari ugari eta aintzatetsitako erakundeetako ordezkariak.

Nafarroari Omenaldia Foru Gobernuak Nafarroaren Egunerako antolatutako ekitaldietako bat da. Sanz Lehendakariak Nafarroako ezkutua eman die boluntario erakundeetako ordezkariei. Gero, Juan Luis Guijarro Garciak, Nafarroako Boluntarioen Plataformako buruak, omendutako erakundeen izenean hitz egin du.

El Presidente Sanz, con representantes de las entidades reconocidas. ( irudia handitu )

Gizarte Gaietako Departamentuak dauzkan datuen arabera, gaur egun irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeen bitartez gizarte egoerako ahuleko jendeari laguntzen ibiltzen diren 6.000 boluntario daude Nafarroan.

Nafarroako boluntarioek arlo hauetan lan egiten dute, batik bat: adinduak, minusbaliotasuna, gizarteratzea, familia eta haurrak. Alde horretatik, elkarte eta boluntario portzentaje handienak Iruñeko eskualdean eta Nafarroa iparraldean daude.

Boluntario erakunde askok (%75 inguruk) diru-laguntza publikoak jasotzen dituzte. Azken hiru urteetan, adibidez, Gizarte Gaietako Departamentuak, boluntarioentzako urteko deialdiaren barruan, 525.000 euro eman dizkie 50 erakunde ingururi. Gaur omendutako erakundeez gain, beste arlo batzuetan aritzen diren erakundeak ere badaude: ingurumena, osasuna, kultura, garapenerako lankidetza eta kirola.

Nafarroako Gobernuak 2003tik antolatzen du Nafarroaren omenezko ekitaldia, Nafarroaren errealitateari ekarpenak egiten dizkion sektore baten lana aintzatesteko, urtero.

Hala, 2003an Nafarroako toki erakundeak omendu zituzten, 2004an unibertsitate erakundeak, 2005ean adinduak, 2006an garapenerako lankidetzako GKEak, 2007an nekazaritza eta abeltzaintza sektorea, 2008an kirola eta 2009an hezkuntza komunitatea, zehazki lanbide heziketakoa.
Dokumentazioa:
DiscursoPresidenteHomenajeVoluntariado.doc
Video discurso
audio discurso presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa