(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak euskaraz egindako zine-zikloa antolatu du asteazkena, 2010.eko abenduak 1

Filmak abenduaren 13tik 17ra bitartean emango dira Iruñeko Golem Baiona zineman


Nafarroako Gobernuak, INAAC Fundazioaren, Euskarabidearen eta Golem zinemen bidez, ‘Euskaraz egindako zinema’ zikloaren lehen edizioa antolatu du. Ziklo horretan, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egindako euskarazko sei filma emango dituzte, genero ezberdinekoak. Filmak Golem Baiona zineman emango dituzte abenduaren 13tik 17ra.

Ekimen horren helburua da, azken bi urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako euskarazko fikzio eta animazio film luzeek izan duten garapena erakustea.

Genero desberdineko fikziozko lau pelikula eta animazioko film luze bat ikus ahal izango ditugu; gainera, haurrentzako abentura-pelikula bat estreinatuko dute. Saio guztiak 19:30ean izango dira; haurren saioa, aldiz, 17:30ean hasiko da.

Zikloa hasteko, astelehenean, hilaren 13an, Mugaldekoak filma emango dute. Filma 40. hamarkadan kokatzen da, eta behera botatako hegazkinlari ingelesei Espainia eta Frantzia arteko muga modu klandestinoan pasatzen lagundu zien jendearen historia kontatzen du. "Ttvmovie" delakoa Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzentzen dute, eta lehen aldiz izango dugu ikusgai Nafarroako zinemetan.

Asteartean, abenduaren 14an, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik aurkeztuko dute Nafarroan osorik egindako animazioko lehen film luzea; hau da, Munduaren bira, doan!

Txikienek, berriz, aukera izango dute asteazkenean, hilaren 15ean, estreinaldi batera joateko; era horretan, Zigortzaileak filma ikus ahal izango dute. Arantza Ibarra bizkaitar zuzendariak pantaila handira eraman du bullying gaia abenturazko pelikula baten bidez. Protagonistek, "Zigortzaileak" izeneko super-heroiek, ikastetxeko trauskilak gaindituko dituzte.

Halaber, asteazkenean baina 19:30ean, Sukalde Kontuak izango da ikusgai, Aizpea Goenagak zuzendutako sukalde komedia.

Ostegunean, hilaren 16an, Anjel Lertxundiren eleberrian girotutako drama eskainiko dute; hots, Zorion perfektua. Anne Igartiburuk Ainhoarena egingo du film luze horretan. Gaztetan ETAren atentatu bat ikusi eta markatuta geratuko den emakumea izango da Ainhoa.

Zikloa ostiralean, hilaren 17an, amaituko da, eta Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako 80 egunean pelikula emango dute. Filmean 70 urteko bi emakumeren arteko harremana kontatzen da. Maitasunak ez du adinik mezua zabaldu nahi dute.

Pelikula guztiak, Mugaldekoak eta Munduaren bira, doan! filmak izan ezik, euskaraz emango dira, gaztelerazko azpitituluekin.


INAAC Fundazioaren web orrialdea bi hizkuntzatan

Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren web orrialdea guztiz elebiduna da gaurtik, abenduaren 1etik, aurrera. Hemendik aurrera, informazio guztia euskaraz eta gazteleraz agertuko da.

Halaber, INAACek eskaintzen duen newsletter zerbitzuak (albisteen buletina) euskarazko bertsioa izango du. Euskaraz jaso nahi dutenek esteka honetan egin dezakete harpidetza: http://www.inaac.es/eu/actualidad.asp.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa