(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIk langile publikoentzat antolatutako euskarazko ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da asteazkena, 2010.eko abenduak 1

Euskara Zerbitzuak ‘Hitanoa’ ikastaro teknikoa gehitu du, hizkuntza horren lagunarteko tratamendua hobetzeko


Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuan datorren abenduaren 15era arte eman dezakete izena Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileek 2011ko lehen seihilekoan euskarazko prestakuntza jasotzeko.

NAPIk euskarazko ikastaroen modalitate desberdinak eskaintzen ditu 2011ko urtarrila eta ekaina bitartean, hots, ikastaro trinkoak, ikastaro estentsiboak, teknikoak eta erdipresentzialak. Berrikuntza moduan, "Hitanoa" ikastaro teknikoa azpimarratu behar da, euskararen erregistro desberdinak sakontzera eta komunikazio testuinguruaren arabera tratamendu desberdinak jorratzera bideratuta dagoena. Era berean, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzeko ikastaroak programatu dira.

Ikastaroak Zerbitzuko buruzagitzek edo Nafarroan egoitza duten eta Toki, Foru edo Estatuko Administraziora atxikita dauden administrazio publikoetarako langileek modu indibidualean eska ditzakete.

Ikastaroetan web orrialdearen bidez eman daiteke izena, NAPIra joan gabe. Ikastaroei, ordutegiei eta mailei buruzko informazioa Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak abian jarritako

lotura zehatz batean zabal daiteke.

Zerbitzu horrek euskarazko prestakuntza-eskaintza planifikatu eta langile publikoei bidaltzen die. Prestakuntza teknikoa kenduta, ikastaroak Hezkuntza Departamentuko

Euskararen Nafar Institutuko profesionalek emango dituzte.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa