(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 427 langabe gehiago daude osteguna, 2010.eko abenduak 2

Gazteek izan dute portaerarik onena azaroan, 91 langabetu gutxiago baitaude


2010eko azaroaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 427 pertsonak eman zuten izena, aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Langabetuen kopurua 42.463 da. Igoera hori %1,02koa izan da balio erlatiboetan.

Nazio osoan, 24.318 langabe gehiago zeuden, %0,60 gehiago. Langabeziak autonomia-erkidego guztietan egin zuen gora, Kanarietan, Valentzian, Extremaduran eta Madrilen izan ezik.

Azaroan normalean langabeziak gora egiten du Foru Komunitatean. 2009an 512 pertsona geratu ziren lanik gabe; 2008an 2.782, eta 2007an, 545. Imelda Lorea Laneko eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez "aurtengo azarokoa azken lau urteetako daturik onena da, baina gertaera negatiboa da, langabeziak gora egin baitu, gorakada moderatua izan arren". Lorearen esanetan, adierazle positiboak gazteen artean langabeziak behera egitea eta azken urtean Nafarroan Gizarte Segurantzaren afiliazioak Espainiako bilakaerarik onena izatea dira.

Azaroan Nafarroan 18.422 kontratu sinatu ziren guztira. Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa 267.491 pertsonakoa izan zen, hots, 963 gutxiago afiliatu ziren. Azken urtean, 1.320 pertsona gutxiago afiliatu ziren, %-0,49, nazioko batez bestekoa %-1,32 izanda.

Sexuen arabera, langabeen artean, 21.993 emakumeak dira, %0,44 gora eginez, eta 20.470 gizonezkoak, %1,64 gora eginez, aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Adin taldeen arabera, 5.090 langabe 25 urtetik beherakoak dira, hots, 91 pertsona gutxiago (%-1,76), eta 37.373 25 urtetik gorakoak, hots, 518 pertsona gehiago (%1,41), aurreko hilabetearekin alderatuz gero.

Lan-agentzien arabera, Agoitzen (%0,76) eta Altsasun (%0,39) langabeziak behera egin du. Aitzitik, Tafallan (%5,81), Lodosan (%4,76), Lizarran (%2,76), Donezteben (%2,15), Tuteran (%1,02) eta Iruñean (%0,23) gora egin du.



Sektore ekonomikoen arabera, azaroan 36 pertsona lanik gabe geratu ziren nekazaritzan, 208 industrian, 93 eraikuntzan, 74 zerbitzuetan eta 16 aurretik lanik izan ez duten pertsonen kolektiboan. Jarduera ekonomikoaren azpisektoreei erreparatuz, hezkuntzan, osasun jardueretan, eraikinei eskainitako zerbitzuetan eta lorezaintza jardueretan, aterperik gabeko gizarte-zerbitzuen jardueretan eta material eta ekipo elektrikoa fabrikatzean langabeziak behera egin du.

2009ko azaroarekin alderatuz gero, 3.214 pertsona lanik gabe geratu dira balio absolutuetan, hau da, %8,19 balio erlatiboetan.

   
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa