(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak errepideetan zuhur ibiltzeko esan du, iparraldean elurra egin dezakeelako osteguna, 2010.eko abenduak 2

Foruzaingoak elurrak edo izotzak eragindako hamar intzidentzia konpondu ditu azken orduetan


Elurra

Gobernuak errepideetan zuhur ibiltzeko esan du, iparraldean elurra egin dezakeelako

Nafarroako Gobernuak esan du zuhur gidatzeko, tarteka elurra egin dezakeelako, batik bat foru erkidegoaren ipar-mendebaldean.

Elurra 300 metrotik gora egingo du.

Gaur goizean elurra kentzeko 40 makina jarri dituzte foru erkidegoko errepideetatik izotza eta elurra kentzeko.

Arratsaldean 76 egongo dira, Nafarroako Autopistako (AP-15) eta Santiago Bidearen Autobideko (A-12) emakidadunek jartzen dituztenak barne. Gauean gehiagoko egongo dira, 88, hain zuzen; horiei gehitu behar zaizkie Santiago Bidearen Autobideko hamar eta Nafarroako Autopistako bederatzi. Guztira, beraz, elurra kentzeko ehun makina baino gehiago egongo dira. Hala ere, zaintza lanak sortzen diren premien arabera alda ditzakete.

Orain, foru erkidegoko errepide sare nagusian ez dago arazo nabarmenik, eta bigarren mailako errepideetan kateak behar dira, bakarrik, Burgi-Izaba-Frantzia errepidean (NA-137), 49. kilometrotik (kuartel militarretik) aurrera.

Bide horretan, gainera, ibilgailuentzako ordezko pasabide bat jarri dute, Burgi eta Izaba artean burruntziak erortzeko arriskua zegoelako. Goizean kateak behar izan dituzte Aralarko Mikel Deunaren errepidean (NA-7510), baina arratsalderako libre geratu da.

Elurra kentzeko makinekin lan handia egin dute bart gauean, Nafarroan elurra egin baitu tarteka, batik bat iparraldean.

Elurra egin du, besteak beste, Nafarroatik iparralderako eta mendebalderako komunikazio bideetan.

Asteazken gaueko eta ostegun goizeko intzidentziak

 

Foruzaingoak, asteazken gaueko 22.00etatik orain arte eguraldiak eragindako hamar intzidentzia konpondu ditu.Gauean, elurrak foru erkidegoko errepide sare nagusian eragin ditu arazoak, batik bat Leitzarango Autobian (A-15) eta Iparraldeko Autobian (A-1). Goizean goiz, izotzaren ondorioz zenbait ibilgailu errepidetik atera dira eta emakume batek kubitua eta erradioa hautsi ditu Lergan, eta Elizagorrian beste pertsona batek zauri arinak izan ditu.

Ekaitzak irauten duen bitartean errepideetan gerta daitezkeen intzidentziak konpontzeko, Foruzaingoak 31 patruila izango ditu gaur, goiz, arratsalde eta gaueko txandatan banatuta.



Nafarroako Gobernuak gidariei gomendatu die zirkulazio agenteen jarraibideei eta informazio panelei kasu egiteko. Errepideak uneoro nola dauden jakiteko, www.navarra.es web atarira jo edo doako telefono zenbaki honetara deitu besterik ez dago: 900 400 100.
Dokumentazioa:
Estado de las carreteras 
Estado de las carreteras en el resto de España
Previsión meteorológica de la AEMET 
Recomendaciones generales para conductores
Incidencias temporal 1-2 de diciembre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa