(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdiak arrakasta izan du, bai musika, bai jende aldetik ostirala, 2010.eko abenduak 3

Sarrerak agortu egin ziren eta 4.000 lagunek Telefunkens nafarren eta Fito & Fittipaldis eta M-Clan taldeen ikuskizunez gozatu zuten 


Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdia

Fito Cabrales kontzertuan. ( irudia handitu )

Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdia Foru Gobernuak antolatu du, Erakundeekiko Harremanen eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua medio. Sarrerak agortu egin dira eta 4.000 lagunek gozatu dute Fito & Fitipaldis, M-Clan eta Nafarroako Telefunkens taldeez eta Rudy Goroskieta disc-jockeyaz; talde nafarrak 2010eko Artista Gazteen Topaketako lehiaketa irabazi zuen.

Anaitasuna pabilioiko eszenatokira Telefunkens indie pop taldea igo zen lehendabizi eta "Sumatra" eta "El turista espacial" abestiak kantatu zituzten, besteak beste; abesti horiekin lortu zuten, hain zuzen, azken Artista Gazteen Topaketa.

Gero M-Clan taldeak jo zuen; "Para no ver el final" azken laneko konposizioak interpretatu zituzten, kantu ezagunenekin batera. Jaialdia Fito & Fitipaldis taldeak amaitu zuen, "Antes de que cuente diez" azken laneko kantuekin eta aurreko obra eta diskoetako abestiekin; jendeak haiekin batera abestu zituen kantu asko.

Nafarroako Gobernuak, gazteek joan-etorriak errazago egin zitzaten, autobusak jarri zituen Tuteran, Tafallan, Lizarran, Sakanan eta Baztanen

.

Kontzertua prentsan

Erkidegoko egunkariek diote kontzertua arrakastatsua izan zela, bai taldeek eskaini zuten ikuskizunagatik, bai jende aldetik.

Diario de Navarra egunkariak honako hau dio kronikan: "Nafarroaren Eguna bart gauean hasi zen: Anaitasunan kontzertua eskaini zuten Fito & Fitipaldis eta M-Clan taldeek eta Artista Gazteen Topaketan irabazle izan zen Telefunkens talde nafarrak, eta pabilioia jendez gainezka zegoen. Lau mila zale inguru bildu ziren hiru taldeen abestiekin".

Kronikaren arabera, "Fito, gaueko abeslari nagusia, 23.25ean igo zen eszenatokira, eta jendea gustura zegon; aurreneko ordu erdian hainbat abesti ezagun interpretatu zituzten, "Antes de que cuente diez", adibidez. Telefunkens talde nafarraren ondoren, M-Clan igo zen eszenatokira.

Azken diskoko kantuak jo zituzten, batik bat; hala ere, "Llamando" abestiarekin, adibidez, ikusleak dantzan aritu ziren".
Nafarroaren Eguneko Gazteen Jaialdia

Kontzertura joan zen jendea. ( irudia handitu )

Diario de Noticias egunkariak titular hau dakar: "Fitok eta haren taldeak euforia eragin dute berriz ere". Albistearen mamiak honako hau dio: "Fito & Fitipaldis taldeak handitu egin zuen Nafarroaren Eguneko bezpera. Festa izugarria sortu zuten Anaitasuna pabilioian egin zuten kontzertuan.

Ikuskizuna, musikari bilbotarrak 2004tik eskaintzen dituen kontzertu guztiak bezala, musika ekitaldi bat baino gehiago, masa gertakari bat izan zen, gizarte gertakari bat. Eta horrelaxe hartu zuten ikusleek. Nafarroa osoko jendea bildu zen eta Foru Gobernuak erkidegoko patroiaren eguna ospatze aldera egindako apustuaren mailan egon ziren: sarrerak agortu egin ziren egun batzuk lehenago".

Egunkariaren arabera, "Artista Gazteen Topaketaren azken edizioa irabazi zuen Telefunkens taldea jendea girotzen saiatu zen eta gero M-Clan murtziarrak hartu zien txanda".

Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuaz honako hau dio: "adin guztietako jendea zegoen, zora-zora eginda, eta argi eta soinu ikuskizun izugarria eskaini zuten; kantu batzuk jende guztiak abestu zituen eta Anaitasuna hankaz gora jarri zuten".


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa