(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Orfeoiari Nafarroako Urrezko Domina eman diote, daukan kalitateagatik eta foru erkidegoko musika nazioartean hedatzeagatik ostirala, 2010.eko abenduak 3

Dominak gaur eguerdian eman dizkiete, Kultura eta Turismo Departamentuaren klaustro isabeldarrean


Transcripción textual del video

El Presidente de Navarra, Miguel Sanz, ha entregado la Medalla de Oro de Navarra al Orfeón Pamplonés por “promover generación tras generación el aprecio por la música y contribuir notoriamente a que Navarra y Pamplona tengan un nombre y un lugar en el panorama nacional e internacional de la música”. La ceremonia ha tenido lugar en Pamplona y se enmarca en el programa de actos conmemorativos del Día de Navarra
Urrezko Domina emateko ekitaldia

Elena Torres, Javier Orella de Anitua eta Miguel Sanz, 2010eko Nafarroako Urrezko Dominarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako Urrezko Domina eman dio gaur eguerdian Iruñeko Orfeoiari, "belaunaldiz belaunaldi musikarekiko estimua sustatzeagatik eta Nafarroak eta Iruñeak estatuko eta nazioarteko musika esparruan beren izena eta lekua izan dezaten laguntzeagatik".



Aurtengo Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusia eguerdian egin dute, Kultura eta Turismo Departamentuaren klaustro isabeldarrean. Ekitaldiko buruak izan dira Sanz Lehendakaria, Elena Torrez Parlamentuko burua eta Javier Caballero lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Elurra egin badu ere, ospakizuna normal egin dute eta foru erkidegoko agintari nagusiak bertaratu dira, besteak beste Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina, eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Elma Saiz Delgado.

Urrezko Domina Iruñeko Orfeoiko buruak, Javier Orella de Anituak, jaso du; hitzaldian esan du "harro" dagoela taldeak saria jaso duelako, eta mende eta erdian taldekide izandakoei eskaini die. Adierazi du Iruñeko Orfeoiak "musika erakusteko eta gizarteari eskaintzeko" lan egiten jarraitzeko asmoa duela, eta dauzkaten 200 haur eta gazteak "etorkizunaren" berme direla. Orella de Anituak aukera baliatu du, gainera, "erakunde publiko eta pribatuei musika eta kultura koralarekin are konpromiso handiagoa" har dezaten eskatzeko, "Iruñearen eta Nafarroaren izena lau haizetara zabaltzeko".

Iruñeko Orfeoiko eta Nafarroako Gobernuko kideak Urrezko Dominarekin.

Iruñeko Orfeoiko eta Nafarroako Gobernuko kideak Urrezko Dominarekin. ( irudia handitu )

Sanzek azpimarratu du, bere aldetik, 145 urtean abesbatzak ospe handia hartu duela eta taldea "Nafarroako musika koralaren bandera ontzia dela", kulturaren hedapenean erreferentzietako bat.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak nabarmendu du, baita ere, azken urteetan Orfeoiak hainbat erronka hartu dituela bere gain: a capella edo musika taldeekin kantari aritu da orkestra ospetsuenekin eta munduko eszenatoki garrantzitsuenetan, Washingtongo Kennedy Centerren eta New Yorkeko Carnegie Hallen, besteak beste. "Arrakasta horiek Orfeoiaren nazioarteko ibilbidea zabaldu dute", esan du.

Sanzek esan duenaren arabera, Urrezko Dominarekin "nafarrek aintzatetsi nahi dute Iruñeko Orfeoiko kideek etengabe egin duten ahalegin eskuzabala". Horren harian aipatu ditu historian izan dituen 13 zuzendariak, diru aldetik taldea eusten lagundu duten pertsonak eta erakundeak, eta abesbatzak aurrera egingo duela bermatzen duten eskolaniako eta haur eta gazte abesbatzetako ahots berriak.

Hitzaldian, Sanzek Orfeoiaren historiako gertakari garrantzitsu batzuk nabarmendu ditu: lehenbiziko kontzertua 1892an eman zuten, Bilbon, eta lehiaketako lehen hiru sariak lortu zituen; 1906an Alfontso XIII.aren eta Victoria Eugeniaren ezkontzan abestu zuten; 1927an Beethovenen heriotzaren mendeurrenean; eta 1928an Maurice Ravelen zuzendaritzapean.

Ospakizunean abestu dute Tafallako Abesbatzak, Roman Serra Menendez zuzendari zutela, eta Tubala Uxoa abesbatzak, Laura Calvo Zalacainen zuzendaritzapean. Interpretatu dituzte, hain zuzen, Nafarroako ereserkia; Tafallako Jose Menendez de Esteban konpositore eta organistaren (1910-1988) bi obra, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko; eta "Camino", Antonio Machadoren izen bereko olerkian oinarritua; eta "Nafarroa" zortzikoa.

 


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa