(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua foru erkidegoko patroiaren omenez Xabierko basilikan egin duten elizkizunean izan da ostirala, 2010.eko abenduak 3

Iruñeko artzapezpikuak erakundeei eskertu die krisi garaian premia gehien duten sektoreei laguntzea


Xabierko elizkizuna.

Xabierko elizkizuna. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Miguel Sanz Lehendakaria buru zela, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Perez Gonzalezek foru erkidegoko patroi Xabierko San Frantziskoren omenez Xabierko basilikan eman duen mezan izan da.



Elizkizunera bertaratu dira Foru Gobernuko kideak, Nafarroako Parlamentuko buru Elena Torres, Espainiako Gobernuko ordezkari Elma Saiz Delgado, Xabierko alkate Maria Jose Guindano, eta beste agintari eta ordezkari instituzional, politiko eta akademiko batzuk. Agintari jarraigoa Arma Erregearen eta mazolarien atzetik sartu da basilikan. Sarreran eta irteeran Nafarroako ereserkia, "Erreinura sartzeko martxa", abestu dute.

Sermoian, Iruñeko artzapezpikuak Xabierko Frantziskoren hainbat alderdi izan ditu hizpide, baita gaur egun haren misiolari ereduari eutsi dioten milaka bokaziotan utzi duen itzala; foru erkidegoan, adibidez, 1.200 misiolari daude. "Nafarrak harro gaude gure patroiaz eta eskerrak ematen dizkiogu egin zuenagatik eta haren bideari eutsi dioten misiolariek gaur egun egiten dutenagatik", esan du artzapezpikuak. Gainera, elizkizunera bertaratu diren Nafarroako agintariak zoriondu ditu gizartean egin duten lanagatik eta krisi garaian premia gehien duten sektoreekin hartu duten konpromisoagatik.

Musika Zangozako Nora abesbatzak jarri du, Fermin Iriarte zuzendari zuela; abestu dituzte, besteak beste, O. Faulstichen "Da pacem", "Kanta Jaunari" (anonimoa), Joaquin Larreglaren "En el eco de tus montes", Lorenzo Perosiren "Salutati" eta Luis Elizalderen "Cerca de ti Señor". Bukatzeko, abesbatzak Nafarroako ereserkia abestu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa