(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bi ospitalek Guiness errekorra hausteko “munduko magia ikastaro handienean” parte hartu dute ostirala, 2010.eko abenduak 10

Nafarroako Ospitale Guneak eta San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroak Espainiako ehun bat zentrorekin batera jarduera solidario eta jostetazkoan parte hartu dute


Magoak ospitalean

Parte-hartzaile bat “magia solidarioaren” erakusketan. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak eta San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroak Guiness errekorra hausteko Fundación Abracadabra de Magos Solidarios izenekoak antolatutako jardueran parte hartu dute. Hain zuzen ere, "munduko magia eskolarik handienean" parte hartu dute, Espainiako ehun bat ospitale eta laguntza zentrorekin batera.

Abracadabra Fundazioak errekorra hautsi nahi zuen milaka gaixorentzat, adinekoentzat eta desgaitasunak dituzten pertsonentzat magia eskola paraleloak antolatuta Espainia osoko ospitaleetan eta laguntza zentroetan.

 
Magia Psikogeriatrikoan

Prestidigitadorea San Francisco Javier Psikogeriatria Ospitalean. ( irudia handitu )

Munduko magia eskolarik handienaren bidez, magiaren bidez profesionalak, pazienteak eta familiakoak elkartu nahi izan dira Magia Solidarioaren III. Astearen barruan, hain zuzen ere, abenduaren 8tik 12ra ospatzen dena. Guiness errekorra hausteko ahalegina asteko ekitaldi nagusia izan da, eta kalkuluen arabera, 5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.

Nafarroako Ospitale Guneak eta San Francisco Javier Psikogeriatria Ospitaleak proposatutako xedea lortu dute, hain zuzen ere, ilusioa profesionalengana, pazienteengana, desgaitasunak dituzten pertsonengana eta adinekoengana hurbiltzea, Marcos eta Charlitos magoen bidez.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa