(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Navared atzerriko nafarren sarea abian jarri du ostirala, 2010.eko abenduak 10

Proba fasea amaitu ondoren, Navareden erabiltzaile kopurua 600 pertsonatik gorakoa da


Transcripción textual del video

Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Juán Franco Pueyo Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak Navared, nafarren sarea munduan plataforma aurkeztu dute gaur eguerdian. Erreminta horrek izaera sozioekonomikoa eta instituzionala du, eta horren bidez, Nafarroak atzerriarekin dituen harreman ekonomikoak bultzatu nahi dira. Sarea Foru Gobernuak antolatu du interneten, atzerrian bizi diren nafarrak Foru Administrazioarekin, enpresekin eta haien artean harremanetan jartzeko. Espainiako autonomia-erkidego batek abian jartzen duen mota honetako lehenengo erreminta da.

Plataforma sortzea Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barruan sartzen da. Ekimenaren helburu nagusiak dira nafar enpresak babestea munduan lehiatu ahal izateko eta herritarrak sentsibilizatzea, modu pertsonal eta profesionalean inguru globalean garatu ahal izateko. Sarearen bidez administrazioaren eta atzerrian bizi diren nafarren artean etengabeko elkarrizketa izan daiteke, baita erabiltzaileen artean ere, haien arteko harremanak erraztuz.


 

Navared aurkezteko ekitaldia.

Miranda presidenteordea eta Juan Franco, Navareden aurkezpenean. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Juán Franco Pueyo Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak Navared, nafarren sarea munduan plataforma aurkeztu dute gaur eguerdian. Erreminta horrek izaera sozioekonomikoa eta instituzionala du, eta horren bidez, Nafarroak atzerriarekin dituen harreman ekonomikoak bultzatu nahi dira.

Sarea Foru Gobernuak antolatu du interneten, atzerrian bizi diren nafarrak Foru Administrazioarekin, enpresekin eta haien artean harremanetan jartzeko. Espainiako autonomia-erkidego batek abian jartzen duen mota honetako lehenengo erreminta da.

Plataforma

Plataforma sortzea Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barruan sartzen da. Ekimenaren helburu nagusiak dira nafar enpresak babestea munduan lehiatu ahal izateko eta herritarrak sentsibilizatzea, modu pertsonal eta profesionalean inguru globalean garatu ahal izateko. Sarearen bidez administrazioaren eta atzerrian bizi diren nafarren artean etengabeko elkarrizketa izan daiteke, baita erabiltzaileen artean ere, haien arteko harremanak erraztuz.

Ikuspuntu profesional-enpresarialetik eta nazioartekotze prozesuan murgilduta dauden nafar enpresei begira, ekimen hau talentu bankua bihurtuko da munduan zehar barreiatuta dauden Nafarroako profesionalak erakartzeko, eta negozio aukera desberdinak bultzatuko ditu. Navared plataformak atzerrian dagoen nafar talentua eta hedatzeko profil jakin batzuk bilatzen dituzten enpresak edo nazioartekotzeko laguntza behar duten enpresak harremanetan jarriko ditu.

Bestalde, atzerrian bizi diren nafarrek Navared plataforman curriculuma zabaltzeko bidea aurkituko dute, Nafarroara itzuli ahal izateko edo haiek bizi diren herrialdean edo beste leku batean haien burua sustatzeko.

Lanbide eta enpresa alderdiaz gain, Navaredek atzerrian bizi diren nafarren eta Foru Administrazioaren arteko topagunea izan nahi du, erreminta horri esker Foru Gobernuak lehen eskutik ezagutuko baititu beste administrazio batzuekin harremanetan dauden nafarren iritziak.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa