(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzen gainean antolatutako jardunaldietan 330 irakaslek parte hartuko dute, astelehenetik aurrera ostirala, 2010.eko abenduak 10

Jardunaldiak hilaren 13tik 15era egingo dituzte, Iruñeko Medikuen Elkargoan


Atzerriko hizkuntzei buruzko ikastaroa

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari buruzko jardunaldiak sustatzeko irudia.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren eta antzeko gaien inguruan antolatu dituen jardunaldietan Haur Hezkuntzako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako 330 irakaslek parte hartu dute.

Jardunaldiak Iruñeko Medikuen Elkargoan egingo dituzte, hilaren 13tik 15era, arratsaldez.

Jardunaldien bigarren edizio honetan helburuak dira atzerriko hizkuntzen eta hizkuntza horien bidezko irakaskuntza Nafarroan zertan den azaltzea, atzerriko hizkuntzak irakasteko eta irakasgai hori ebaluatzeko printzipio teoriko eta metodologikoak ezagutzera ematea, eta foru erkidegoko zentro publiko eta hitzartuetako irakasleen esperientzia teoriko eta praktikoak azaltzea.

Asmoa da, gainera, jardunaldiak arlo horretan ikerketak, azterlanak, proiektuak edo praktikak egin dituzten irakasleei lortu dituzten emaitzak argitara eramateko plataforma izatea, baita hezkuntza jardunbide egokiak trukatzea eta ikasgeletan hizkuntzak irakasteko proiektu eta jarduera berritzaileak egitea sustatzea.

Hezkuntza kontseilari Alberto Catalanek emango die hasiera jardunaldiei, astelehenean, arratsaldeko 17.00etan. Inaugurazio hitzaldia Uwe Pohlek, Budapesteko Eötvös Loránd Unibertsitateko Ingeles Hizkuntzaren Pedagogia Saileko irakasleak, emango du; zehazki, hizkuntza eskoletarako talde dinamikei buruz hitz egingo du. Abenduaren 14an, Budapesteko ELTE Unibertsitateko Ingeles Hizkuntzaren Pedagogia Saileko Margit Szesztay irakasleen garapen profesionalerako gakoez arituko da.

Hilaren 15ean, hizkuntzen irakaskuntza integratuan aditu den Krista Irelandek ele anitzeko hezkuntzaren gaineko adibide metodologiko praktikoak emango ditu ezagutzera; eta Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza arloko zuzendari nagusi Teresa Aranazek eta Ebaluazio Ataleko buru Angel Sanzek hizkuntza irakaskuntzaren ebaluazioaz eta diagnostikoaz hitz egingo dute.

Jardunaldietan gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: atzerriko hizkuntzaren eta hizkuntza horren bidezko irakaskuntza, atzerriko hizkuntzen irakaskuntza ebaluatzeko sistemak, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Esparru Komuna, eta Nafarroako irakasleek atzerriko hizkuntzaren eta hizkuntza horren bidezko irakaskuntzari buruz egin dituzten ikerketa eta azterlanak (foru erkidegoan egindako ikasgelako proiektuak, irakaskuntza praktikak eta materialak, besteak beste).

Institutu eta ikastetxe hauek edukiko dute aukera beren esperientziez hitz egiteko: Ribera del Arga, Cardenal Ilundain, Valle del Ebro, Plaza de la Cruz, Navarro Villoslada, Ibailade, Padre Moret-Irubide, Jose Maria de Huarte, Camino de Santiago, Jose Maria Iribarren, Marques de Villena, Reyno de Navarra, Azpilagaña eta Benjamin de Tudela, Iruñeko Arte Eskola eta hizkuntzak nork bere kasa ikasteko Nafarroako zentroa (gaztelaniaz CNAI).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa