(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuari 2010eko Kirol Erakundearen Saria eman diote ostirala, 2010.eko abenduak 10

Saria Espainiako Batzorde Olinpikoak eman dio, Foru Gobernuak emakumezkoen kirol proiektuak sustatzeko laguntza eskaini duelako eta ahalegin handiak egin dituelako


Nafarroako Gobernuari 2010eko Kirol Erakundearen Saria eman dio Espainiako Batzorde Olinpikoak (EBO), "emakumezkoen kirola babesteko" egin duen guztiagatik; izan ere, EBOko Batzorde Betearazlearen iritziz, babes horri esker "egin dute gora emakumezkoen kirol proiektuek foru erkidegoan, azken urteotan".

Sariak emateko ekitaldia hilaren 15ean, asteazkenean, egingo dute Madrilen. EBOk azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren arlo horretako planteamenduaren oinarria ez dela jarduera handiak antolatzea, txiki asko egitea baizik. Ekintza txiki horiek Nafarroako kirol agenteekin, hau da, kirol federazio, toki erakunde eta kirol elkarteekin koordinatuz, helburu komun bat lortzen ari dira: emakumezkoen kirola garatzea, hau da, Nafarroan emakume gehiago aritzea kirolean.

Nafarroako Gobernuak legealdi honetan gauzatutako jarduera ildoak hauek dira, EBOren arabera:

toki erakundeek emakumeentzat sustatzen dituzten jarduerei lehentasuna ematea diru-laguntzak esleitzerakoan; "Quiérete, haz deporte" lemadun sentsibilizazio kanpaina aurrera eramatea; toki erakundeekin hitzarmenak sinatuz, emakumeentzako kirol jarduerak sustatzea; Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez adinduentzako gorputz ariketako taldeak haztea sustatzea, talde horietan emakume asko baitaude; Nafarroako Futbol Federazioarekin hitzarmen bat sinatzea, emakumezkoen futbola antolatzeko; estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten nafar elkarteen emakumezkoentzako kirol proiektuei laguntza gehiago ematea; eta emakumeei zuzendutako jarduerak planteatzen dituzten federazio nafarrak babestea.

Nafarroako Gobernuari sari hori emanda aintzatetsi dute agintari, teknikari eta kirolariek ahalegin handia egin dutela arlo horretan, eta, ahalegin horri esker, Nafarroa eredu dela kirolean berdintasuna sustatzeko lanean; hori, EBOren arabera

.

Nafarroako emakumezko kirolarien arrakastak

Nafarroako elkarteetako emakumeen arrakasta nabaria da, baita Nafarroako Gobernuak elkarteek arrakasta horiek lor ditzaten egin dituen ekarpenak ere. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lehiaketetan parte hartzeko gastuen finantzaketan parte hartu du eta laguntzei eutsi egin die, krisi garaian badaude ere.

Nafarroako emakume kirolarien arrakastarik handienak hauek dira, EBOren ustez: Itxako Reyno de Navarra elkarteak bi liga, EHF kopa bat, Erreginaren kopa eta Espainiako bi superkopa irabazi ditu; Pamplona Atlético Atletismo Elkartearen emakumezkoen taldea denboraldi honetan ere maila gorenean dago; Lagunak Kirol Elkartea mailaz igo zen eta bi denboraldi daramatza Espainiako emakumezkoen futboleko maila gorenean; Lacturale Orvina estatuko areto futboleko maila goreneko lehen partidak jokatzen ari da, lehenbizikoz; Obenasa Navarrak Espainiako saskibaloiko maila gorenera igotzea lortu du aurten, hiru urtean mailaz maila igotzen joan baita.

Halaber, Waterpolo 98 02 taldea sendotu egin da eta estatuko lehen mailara igotzeko prestatzen ari da, eta Iruña Voley elkartea boleibola sustatzen eta lorpen handiak eskuratzen ari da.

Horiez gain, gimnasia erritmikoko hainbat elkarte eta kirolari asko lan handia egiten ari dira, eta hainbat kirol modalitatetan gora egiten.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa