Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ikusiko dute, baita ere, gidariak drogak hartuta dauden ala ez
Foruzaina kontrola egiteko gelditutako ibilgailu baten ondoan.
(
irudia handitu
)
Foruzaingoa zirkulazioa kontrolatzeko eta zaintzeko aurten egiten ari den kanpaina berezien barruan, eta istripuz iaz baino jende gutxiago hil dadin, igandera arte (hilaren 19ra arte) alkoholaren eta droga kontsumoaren kontrol gehiago egingo dizkie motordun ibilgailuen gidariei (ziklomotorren gidariei barne).
Kanpaina egingo dute, hain zuzen, Eguberri garaia delako eta bazkari eta afari ugari egiten direlako; helburua da jendeak alkoholdun edariak hartu ondoren ez gidatzea.
Kontrolak Foruzaingoko Zirkulazio eta Bide Segurtasun Ataleko agenteek egingo dituzte, Iruñeko eta Tuterako komisarietakoek.Alkoholemia probak gainditzen dituzten gidariei, gainera, drogen kontrolak egingo dizkiete, baldin eta drogak hartu dituztenaren zantzuak ikusten badizkiete
.