(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Aurizperrin enpresa proiektu berri bat babesten ari da osteguna, 2010.eko abenduak 16

Enpresak hamabost langile dauzka eta uztailean itxitako beste enpresa bateko langileen erdia hartu du


Transcripción textual del video

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, Aurizperrin sortu duten enpresa proiektu berri baten aurkezpenean izan da; proiektua egin dute langileek parte hartuta eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Roigen esanetan, "ahalegin, gogo eta irrikaren eredu dira, eta eredu hori Nafarroa osoan zabaldu behar da".

Gobernuak enpresa proiektu berri bat babestu du Aurizperrin

Saenz, Roig, Morentin, del Rio eta enpresa berriko bi langile. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, Aurizperrin sortu duten enpresa proiektu berri baten aurkezpenean izan da; proiektua egin dute langileek parte hartuta eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Roigen esanetan, "ahalegin, gogo eta irrikaren eredu dira, eta eredu hori Nafarroa osoan zabaldu behar da".

Gobernuak proiektu berriaren bideragarritasun plana egiteko gastuaren %80 ordaindu du eta, orain, abalen bitartez laguntza eskaintzeko asmoa azaldu du.

Ekitaldian izan dira, kontseilariarekin batera, Alberto Morentin, Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko (NLEE) teknikaria; Javier Saenz, birmoldaketetan espezializatuta dagoen Coingest aholkularitza enpresakoa; eta Mikel del Rio, enpresa berriko bazkide langile eta administratzailea.

Enpresa berria, Health Care Oihana SLL, hamabost langilerekin sortu dute eta joan den uztailean itxitako Industrias Hidraulicas Pardoren enpresa bateko langileen erdia hartu dute.

Aurkezpenean esan duten bezala, enpresa azaroaren 2an ireki zuten berriz eta, lau hilabete baino gutxiago egon denez itxita, lanari erraz ekin diote.

Ekimen berria enpresa zaharra itxi eta biharamunean hasi ziren antolatzen, eta NLEEk bideragarritasun azterlana egiten lagundu zien.

Enpresak egoitza, ospitale eta osasun zentroetarako altzariak egiten ditu eta, langile kopuruari dagokionez, zonako enpresa garrantzitsuenetako bat da.

Birmoldatutako bigarren enpresa da. Lehenbizikoa, Altsasuko enpresa, ere aipatu du Roig kontseilariak; hura Altsasun lan egiten zuen Isphording enpresa zaharretik sortu zuten

.

Sorrera


Aurizperriko enpresa zaharreko jabeak, Industrias Hidraulicas Pardok, Aurizperriko langile guztiak (30) Zaragozako beste zentro batera eramateko espedientea planteatu zuen uztailean.



Langile guztiek erabaki zuten hara ez joatea eta enpresa berri bat sortzea bideragarria zen ala ez aztertzea. Gainera, 23 langile proiektu berrian hasteko prest agertu ziren hasieran.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa