(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 75 makina dauzka foru erkidegoko errepideetan banatuta ostirala, 2010.eko abenduak 17

Gaur goizean 110 makina jarri dituzte, Neguko Bidezaintza Planari jarraiki, eta errepideetan ez da intzidentziarik izan


Elurra Iruñean

Nafarroako Gobernuak zuhur gidatzeko esan du.

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 75 makina utzi ditu eguerdian, errepideetan segurtasuna bermatzeko, elurrak behera egingo duela esan baitute.

Bart gauez eta gaur goizean Neguzko Bidezaintza Planeko makina guztiak jarri dituzte prest: 110 makina aritu dira prebentzio lanak egiten, errepidean ezbeharrik gerta ez dadin.

Orain bide sarean ez dago arazorik, Sakanako leku batzuetan elurra hasi duen arren, besteak beste Iparraldeko autobian (A-1); hala ere, elurrak ez du zirkulazioa kaltetu. Gaur, ostirala, Belaguako mendatean ibiltzeko bakarrik behar izan dituzte kateak. Eguerdian, 9.00etatik 12.00etara mendatea libre geratu da, baina kateak behar dira berriz ere, 47. kilometrotik, Juan Pito bentatik, aurrera.Gauean izotz burruntziak kendu behar izan dituzte Belateko tunelean (Iruña-Behobia N-121-A errepidea) eta Ergako eta Ferreriako tuneletan (Leitzarago autobia, A-15, Irurtzundik gertu), eta zirkulazioa 20 minutuan eten dute.

Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja jarri du kantauriar isurialdean eta Nafarroa erdialdean, elurra egin dezakeelako: elurrak 8 eta 5 zentimetroko geruzak egin ditzake, hurrenez hurren. Agentzia horrek, halaber, Nafarroako Pirinioetan alerta horira jaitsi du arriskua; han elurrak 15 zentimetroko geruzak sor ditzake.

Neguzko Bidezaintza Planari jarraiki lanean aritu dira Santiago Bideko autobiako (A-12) eta Nafarroako autopistako (AP-15) enpresa esleipendunen taldeak, batetik, eta Belaguako mendatean negu guztian lan egiten duen jendea, bestetik.

Elurra kentzeko makinekin, 2010-2011 Neguko Bidezaintza Planaren arabera, errepide sare nagusian aritu behar dute lehendabizi, batik bat iparraldeko ahalmen handiko bideetan.

Mobilizatutako bitartekoekin, gainera, elur asko pilatzen den sare nagusiko eta bigarren mailako sareko mendateak zaindu behar dituzte. Mendate horiek dira Belagua, Latza, Erro, Ibañeta, Artesiaga, Egozkue, Urkiaga eta Meano.

Gaur arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Leitzarango autobian eta Iruñeko eskualdean tokian tokiko koordinazio organoak jarriko dituzte, bitartekoak behar diren lekuetara bidaltzeko, eguraldiaren arabera.

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak zerbitzuak indartu dituzte, errepide sareko intzidentzietan parte hartzeko.

Elurra dela eta, Nafarroako Gobernuak gidariei gomendatu die kontuz ibiltzeko, ezinbesteko joan-etorriak bakarrik egiteko eta zirkulazio agenteei eta informazio panelei kasu egiteko.

Errepideak uneoro nola dauden jakiteko, www.navarra.es web atarira jo edo doako telefono zenbaki honetara deitu besterik ez duzue: 900 400 100 .
Dokumentazioa:
Recomendaciones generales para los conductores
Estado de las carreteras de Navarra
Previsión meteorológica de la AEMET
Estado de las carreteras en el resto de España 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa