(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta artatzeko erakundeen arteko bigarren akordioa sinatu dute ostirala, 2010.eko abenduak 17

Agiri berriak 2002ko akordioa gaurkotu eta hobetu eta Batzorde Iraunkorra sortu du


Transcripción textual del video

Sanz Lehendakariak agiria sinatu ondoren nabarmendu duenez, horren bidez herritarrei adierazi nahi zaie erakunde publikoentzat gai hau lehentasunezkoa dela eta koordinazio albait handienarekin lan egiten dutela. Bestalde, Elma Saiz Gobernuaren ordezkariak Nafarroan azpimarratu duenez, hezkuntza oinarrizko zutabea da genero indarkeriaren aurka borrokatzeko eta biktimek 016 telefono-zenbakia eskura daukate, fakturan agertzen ez dena.

Bestalde, Juan Manuel Fernándezek azaldu duenez, "Botere Judizialak konpromiso irmoa du biktimei babes albait handiena emateko". Zigor erantzuna "ezinbestekoa" dela gehitu du. Foru Komunitateko Fiskal Nagusiak bide batez emakumeen lankidetza eskatu du eta sisteman konfiantza izateko eskatu die. Amaitzeko, Jesús María Garcíak nabarmendu du toki korporazioek erantzukizuna dutela eta mota horretako indakeriaren aurrean prebentzio eta erantzun mekanismoak hobetzeko borondatea erakutsi du.

Erakundeen arteko akordioa

Javier Muñoz, Elma Saiz, Miguel Sanz, María Isabel García Malo, Juan Manuel Fernández eta Jesús María García. ( irudia handitu )

Nafarroako Jauregian gaur goizean ‘Emakumeen aurkako indarkeriaren artapenean eta prebentziaon koordinazio eraginkorra izateko erakundeen arteko akordioa’ sinatu da, 2002ko maiatzaren 16an sinatutako akordioa gaurkotu eta hobetzen duena. Agiria Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak sinatu du, Nafarroako Gobernuaren izenean; Elma Saiz Delgadok, Foru Komunitateko Gobernu Ordezkaritzaren izenean; Juan Manuel Fernándezek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusikoak; Francisco Javier Muñoz Cuestak, Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusikoak, eta Jesús María García Antónek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariak.

Akordio horrek Nafarroako errealitatera eta egon dagoen araudira egokitutako erakundeen arteko koordinazio esparrua eskaintzen du. Akordioaren bidez emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan eta indarkeria horren biktimei eskainitako laguntzan inplikatutako erakundeen arteko koordinaziorik onena lortu nahi da. Era berean, Foru Komunitate osoan jarduera ildo homogeneoak ezarri nahi dira osasun arloan, polizia arloan, arlo judizialean eta gizarte arloan kalitatearen artapena bermatzeko. Horrez gain, prebentzio eginkizuna egiteko konpromisoa dago, hezkuntza eta sentsibilizazio neurrien bidez.

Sanz Lehendakariak agiria sinatu ondoren nabarmendu duenez, horren bidez herritarrei adierazi nahi zaie erakunde publikoentzat gai hau lehentasunezkoa dela eta koordinazio albait handienarekin lan egiten dutela. Bestalde, Elma Saiz Gobernuaren ordezkariak Nafarroan azpimarratu duenez, hezkuntza oinarrizko zutabea da genero indarkeriaren aurka borrokatzeko eta biktimek 016 telefono-zenbakia eskura daukate, fakturan agertzen ez dena.

Bestalde, Juan Manuel Fernándezek azaldu duenez, "Botere Judizialak konpromiso irmoa du biktimei babes albait handiena emateko". Zigor erantzuna "ezinbestekoa" dela gehitu du. Foru Komunitateko Fiskal Nagusiak bide batez emakumeen lankidetza eskatu du eta sisteman konfiantza izateko eskatu die. Amaitzeko, Jesús María Garcíak nabarmendu du toki korporazioek erantzukizuna dutela eta mota horretako indakeriaren aurrean prebentzio eta erantzun mekanismoak hobetzeko borondatea erakutsi du.

Akordio hau beharrezkoa zen, 2002tik aldaketa nabarmenak gertatu baitira esparru desberdinetan eta emakumeen aurkako indakeriaren epaitegiak sortu baitira. Gainera, profesionalen trebakuntzari lotutako eraldaketak gertatu dira, ikastetxeetan prebentziorako hezkuntza ezarri da eta, batez ere, arau-esparru berria sortu da estatuan zein Foru Komunitatean.

Era berean, nabarmentzekoa da, 2002ko lehenengo akordioa sinatu eta gero, azken urteetan akordioak, hitzarmenak, sektoreko protokoloak sinatu direla eta horiei esker inplikatutako erakundeen koordinazio hobea lortu dela. Horrez gain, akordioa gaurkotzea azaltzen duen beste alderdi bat Nafarroako Foru Komunitateko gizonezko eta emakumeentzako Aukera Berdintasunaren 2006-2010 I. Plana da, Nafarroako Parlamentuak 2006an onetsi zuena. Hain zuzen ere, emakumeen aurkako indarkeriari eskainitako esparruan helburu moduan finkatzen ditu "legegintzaren eta teknologiaren arloko berrikuntzekin bat etorriz, jarduera protokoloa gaurkotzea, ‘Etxeko Tratu Txarren eta/edo Sexu Erasoen Biktimei Arreta Osoa eskaintzeko Erakundeen arteko Akordioaren’ emaitza dena, eta Jarraipen Batzordearen funtzionamendua arautzea, azken horri eraginkortasun gehiago emanez".

Akordio berriaren aldaketak

 

Aldaketa aipagarrietako bat da, besteak beste, Batzorde Iraunkor bat sortzea, maila handiko erabakiak hartzeko kide anitzeko organo moduan, akordioa sinatuko duten erakundeek osatuko dutena. Edizio honetan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa sartu da, toki entitateek emakumeen aurkako indarkeriaren arloan konpromiso gero eta handiagoa baitute, udaleko gizarte zerbitzuen, udaltzaingoaren eta berdintasun-agenteen bidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente Sanz
Acuerdo Interinstitucional para la coordinación efectiva en la atención y prevención de la violencia contra las mujeres

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa