(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Tafallako Nuestra Señora de la Caridad Ospitale Egoitzaren eraikin berria inauguratu du ostirala, 2010.eko abenduak 17

Gizarte Gaietako Departamentuak 4,6 milioi euro baino gehiago eman ditu egoitza eraikitzeko eta ekipamenduaren zati bat ere finantzatuko du


Sanz Lehendakaria; García Malo kontseilaria; Cristina Sota Tafallako alkatea; Francisco Pérez Iruñeko artzapezpikua; eta Silvia Murga egoitzako zuzendaria, inaugurazio ekitaldian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Tafallako Nuestra Señora de la Caridad Ospitale Egoitzaren eraikin berria inauguratu du gaur goizean. Egoitza egiteko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 4.604.800 euroko diru-laguntza eman du, hau da, 5.756.000 euroko aurrekontuaren %80. Horrez gain, Parlamentuko zuzenketa baten bidez, Nafarroako Gobernuak adinekoen egoitza honen ekipamenduaren kostuaren zati bat ere finantzatuko du.

Ekitaldira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria ere joan da, baita Cristina Sota Tafallako alkatea eta Silvia Murga egoitzako zuzendaria ere. Inaugurazioaren ostean, bertaratutako guztiek instalazioak bisitatu dituzte.

Eraikina

Eraikin berria Tafallako Avenida de Tudelan, 26. zenbakian, egin dute. Behe solairua eta beste bi solairu ditu, erdi-soto txiki batekin eta ibiltzeko moduko estalki batekin.


Tafallako Nuestra Señora de la Caridad Ospitale Egoitzaren irudia. ( irudia handitu )

Behe solairuak 910 m2 erabilgarri ditu, eta bi inguru berezitu ditu. Lehenengo ingurua erabiltzaileei irekita dago, eta ataria, egongela, jangela, zuzendaritzaren bulegoa, ekitaldien aretoa eta kapera ditu. Bigarren inguruak erabilera murriztua du eta bertan sukaldea, ikuztegia, langileentzako aldagelak eta langileentzako sarbidea daude.

Lehenengo solairuak 1.126,49 m2 ditu eta bigarrenak 1.130,59 m2. Solairu bakoitzak banakako 24 logela, 6 logela bikoitz, komun geriatrikoa, egongela eta terraza ditu. Gainera, lehenengo solairuan botikina, fisioterapia gela eta ile-apaindegia daude, eta bigarren solairuan, jangela dago. Era berean, erdi-sotoan, 183,92 m2-ko azaleran, zentroaren instalazioetarako gelak daude, hala nola, galdara, telekomunikazio eta klimatizazio gelak.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa