(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideko 2010eko Kultur Zikloa programak 36 udalerritatik egingo duen ibilbidearen azken txanpa Lizarran abiatuko du
ostirala, 2010.eko abenduak 17

Herri horretan Juan Antonio Urbeltzen "Axeri-boda" dantza-ikuskizuna antzeztuko da


2010eko Kultur Zikloa sustatzeko irudia.

2010eko Kultur Zikloa sustatzeko irudia.

Euskararen Nafar Institutuko-Euskarabideko 2010eko Kultur Zikloa kanpainak ostiral honetan Foru Komunitateko 36 udalerritatik egingo duen ibilbidearen azken txanpa abiatuko du, "Axeri-boda" dantza-ikuskizuna antzeztuta. Ikuskizuna 22:00etan izango da Lizarrako Golem zinema-aretoetan. Ikuskizun hau Juan Antonio Urbeltz nafar antropologo eta folkloristaren lana da, eta euskarazko jardueren programa zabal baten barruko ikuskizun nagusia da. Kultur Zikloak azken hitzorduak Garesen, Tafallan, Orkoienen, Donezteben, Izaban eta Ziraukin izango ditu.

Argia dantza-taldeak taularatuko du "Axeri-boda", seinesmen zahar batean oinarritutako lana. Horren arabera, euria egiten duenean eta eguzkia dagoenean, azeriek ezteiak ospatzen dituzte. Lana hamar ekitalditan zatituta dago, eta 40 dantzarik eta musikari talde batek interpretatzen dute.

Xavier Azanza Arbizu Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak ikuskizun hau Lizarran programatzea aprobetxatu du herriko udaletxean 2010eko Kultur Zikloaren balantzea egiteko. Zikloak 1.500 ikusle baino gehiago bildu ditu orain arte egindako jardueretan. Zikloa euskararen erabilera sustatzeko antolatu da, aisiari eta kulturari lotutako jarduera mota desberdinen bidez. Zikloan 75.000 euro inbertitu dira, 50.000 euro Euskararen Nafar Institutuaren aldetik, eta 25.000 Lagun Aro-Mirada Social Fundazioaren aldetik.

Azanza Felix Alfaro Sesma Lizarrako Kultura zinegotziarekin batera agertu da komunikabideen aurrean, eta aurten jarduerek izan duten harrera ona azpimarratu du. Azanzaren esanetan, "ikuskizunen errepertorioa inoiz baino anizkunagoa eta berritzaileagoa izan da", berak esan duenez, "programaren enpresa esleipendunak, Hurbil Kulturgaiak, egindako ahaleginari" esker. Azanzak azpimarratu duenez, "poztasunez ikusi dugu kanpaina honetan inguru ez euskalduneko herriak beste bi hizkuntza barrutietako herriak baino ugariagoak direla, eta Kultur Zikloak aurrerapen bide egokia aurkitu duela egiaztatu dugu, horretarako neurrizko baliabideak erabiliz".

Euskararen Nafar Institutuko arduradunaren ustez, ziklo honek "herrien kultura-sarea sortzen laguntzen du, eta herri horiek dagoeneko markaren irudia lortu duen kanpainaren hurrengo edizioaren zain daude". Horrez gain, artistek udalerrien arabera ikuskizunetako euskara maila ikusleen ulermen mailara egokitzeko egindako ahalegina azpimarratu du, eta zikloak zeharkatu dituen ikastetxeetako irakasleek erakutsitako lankidetza ere azpimarratu du.

Jazza, pailazoak, magoak eta hitzaldiak

Kultura programa honek Nafarroako geografia osoko 36 udalerritatik ibilbidea egingo du: 10 inguru euskaldunean, 12 mistoan eta 14 inguru ez euskaldunean. Programazioan 38 jarduera daude mota guztietako ikusleei zuzenduta. Programazioan magia, antzerkia, marionetak, bentrilokia, umorea, musika, dantza, herri-kirolak eta bertsolaritza arloko hogei bat taldek eta artistek lan egin dute. Haurrei eta familiei zuzenduta, pailazoen ikuskizunak, "Kiki, Koko eta Moko" taldearekin, eta antzerki ikuskizunak, "En la lona", "Zurrumurru", "Sambhu teatro", "Kulki eta Anne Monna", "Oskola" eta "Karramarroi" taldeekin, antolatu dira, baita magia ikuskizunak ere Txan Magoa, Eriz Magoa eta Asier Kidamekin, eta Elvi bentrilokuoaren saioak. Helduentzat bertsolaien saioak, jazz musikaren kontzertuak eta hitzaldiak antolatu dira.

Programa joan den azaroaren 17an jarri zen abian Sartagudan, eta azken jarduerak urteko azken bi asteetan egingo dira. Ostiral honetan, Lizarran aurreikusitako ikuskizunaz gain, Alberto Iñurrategi mendizaleak "Gure Himalaya" hitzaldia emango du Gareseko Vínculo Etxean. 2010eko Kultur Zikloa Tafallan (abenduak 21), Orkoienen (abenduak 27), Santestebanen (28), Izaban (30) eta Ziraukin (31) amaituko da.


 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa