(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak urte berriari topa egin dio hedabideetako ordezkariekin astelehena, 2010.eko abenduak 20

Sanz Lehendakariaren Gabonetako mezua hilaren 24an jarriko dute foru erkidegoko telebista eta irratietan, Nafarroako Gobernuaren web atarian eta atzerrian bizi diren nafarrentzako Navared sare berrian


Transcripción textual del video

Gobernuak gaur goizean egin duen bileraren ondoren, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Eguberri zoriontsua opatu die hedabideetako ordezkariei, Nafarroako Jauregian Gabonen aurretik egiten duen topa tradizionalean.

Hedabideetako ordezkarien aurrean eta Komunikazioko zuzendari nagusi Joaquin Ortigosa Ocon lagun zuela, Lehendakariak gaur egungo egoera ekonomikoaz hitz egin du: esan du krisia gogorra dela eta espero duela 2011. urtea 2010.a bezain txarra ez izatea.

Sanz Lehendakariak hedabideetako ordezkariekin topa egin du Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Gobernuak gaur goizean egin duen bileraren ondoren, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Eguberri zoriontsua opatu die hedabideetako ordezkariei, Nafarroako Jauregian Gabonen aurretik egiten duen topa tradizionalean.

Hedabideetako ordezkarien aurrean eta Komunikazioko zuzendari nagusi Joaquin Ortigosa Ocon lagun zuela, Lehendakariak gaur egungo egoera ekonomikoaz hitz egin du: esan du krisia gogorra dela eta espero duela 2011. urtea 2010.a bezain txarra ez izatea.

Brindisean hedabide hauetako ordezkariak izan dira: Diario de Navarra eta Diario de Noticias; foru erkidegoan egoitza duten albiste agentziak, EFE eta Europa Press; Radio Pamplona, Cadena Ser eta Onda Cero; TVEren Nafarroako zentroa, Canal 6, Canal 4 eta Popular TV. Bertaratu dira, baita ere, Gobernuko Komunikazio Zerbitzuko langileak. 

Aurrez, Sanz Lehendakariak Gabonetako mezua grabatu du. Mezu hori hilaren 24an jarriko dute foru erkidegoko telebista eta irratietan, Nafarroako Gobernuaren web atarian (

www.navarra.es ) eta atzerrian bizi diren nafarrentzako Navared sare berrian.

Aurtengo Gabonetako mezuaren ardatza ekonomia izango da. Alde horretatik, Lehendakariak bakea eta zoriona opatu die nafar guztiei eta konfiantza izateari garrantzia eman dio:

"Zailtasun handienak pasa ditugu. Estatistikek diote Nafarroako ekonomia hazten ari dela berriz, eta horrek itxaropena eman behar digu, bizi dugun egoera gainditze aldera gogor lan egiteko indarra eman behar digu".

Lehendakariak foru erkidegoko 40.000 langabeak gogoan izan ditu; izan ere, esan duenaren arabera, Nafarroako Gobernua ahalegin handia egiten ari da horien alde. Sanzek nafarrei kemena eta konfiantza izateko esan die, batik bat langabeei, Gobernua hartzen ari den neurriei esker Nafarroan ekonomiak eta enpleguak onera egingo dutelako

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa