(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsumo Zerbitzuaren gomendioa: erositako jostailuen egiaztagiriak gordetzea, jostailuek legea betetzen dutela ziurtatzea eta prezioak alderatzea asteazkena, 2010.eko abenduak 22

Gabonetan opariak nola aukeratu azaltzeko 1.000 gida banatu dituzte


Herritarrak merkataritza gune batean, erosketak egiten

Jendea merkataritza gune batean, erosketak egiten.

Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Zerbitzuak jostailuen gaineko doako 1.000 gida jarri ditu herritarren eskura, Gabonetan opariak erosten laguntzeko.

Gainera, garai honetan egiten diren erosketetarako ohiko aholkuak eman ditu, besteak beste: oparien erosketa egiaztagiriak gordetzea; etiketak begiratzea, ziurtatzeko jostailuek Europar Batasuneko legeak betetzen dituztela; eta prezioak alderatzea, denda batetik bestera oso desberdinak izan baitaitezke.

Gidak Jostailuen Institutu Teknologikoak argitaratu ditu eta herritarren eskura daude dagoeneko, Iruñeko hainbat lekutan, esaterako: Tomas Caballero parkeko kontsumitzaileen informazio gunean, Orreaga 11 etorbideko herritarren arreta bulegoan, Gaztelu plazako artisautza azokan eta zezen-plazako Gabonetako azokan.

Gidak Tuterako Foruen plazako herritarrentzako arreta bulegoan ere eskura daitezke.

Foru Gobernuaren Kontsumo Zerbitzua Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikia dago. Zerbitzuaren aholkua da jostailuak ez erostea ontziak engainagarriak badira edo produktuaren eta fabrikatzailearen identifikazioak ez badauzkate, Europako legeria betetzen dutela bermatzen duten etiketak ez badituzte, oso-oso merkeak badira, eta argibideak argiak ez badira edo atzerriko hizkuntzaren batean badaude. .

Adierazi dute, baita ere, jostailuen etiketak gaztelaniaz egon behar dutela, gutxienez, eta azaldu behar dituztela Europar Batasuneko fabrikatzaile, inportatzaile edo banatzailearen datuak eta helbidea, jostailua erabiltzeko argibideak, adin aproposa, segurtasun oharrak eta EBren marka.

Halaber, desmuntatu daitezkeen piezak dauzkaten jostailuekin kontuz ibili behar dela eta jostailu horiek 3 urtetik beherako haurrentzat ez direla egokiak adierazi dute, ahoan sartu eta ito egin daitezkeelako.

Orobat, jakinarazi dute erosketa egiaztagiria gordetzea komeni dela, jostailuak akatsen bat badauka konpontzea eskatzeko (bi urte daude horretarako), aldatzeko edo ordaindutako prezioa beheratzeko, azaroaren 16ko 1/2007 Errege Lege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

Kontsumo Zerbitzuak gogorarazi du establezimenduek nahi duten prezioak jar ditzaketela eta, beraz, prezioak alderatzea komeni dela, denda batetik bestera oso desberdinak izan daitezkeelako

.   
Dokumentazioa:
Recomendaciones del Servicio de Consumo de Navarra para la compra de juguetes

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa