(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ermitagañako osasun zentroak “Gabonetan. Bihotza zaintzen duten plazer txikiak” kanpaina sustatu du osteguna, 2010.eko abenduak 23

Ekimenaren bidez, Gabonetan bizi-estilo osasuntsuak sustatu nahi dira


Ermitagañako (Iruñea) osasun zentroak "Gabonetan. Bihotza zaintzen duten plazer txikiak" programa abian jarri du. Ekimen horren bidez, Gabonetan bizi-estilo osasuntsuak sustatu nahi dira. Ekimena gaur goizean aurkeztu du José Manuel Vizcay Vilella zentroko zuzendariak.

Programa abenduaren 20tik urtarrilaren 5era garatuko da osasun zentroan eta auzoan jende askoren joan-etorria izaten duten beste inguru batzuetan: Ermitagañako merkatua, Yamaguchi liburutegia eta inguruko farmaziak, Ermitagañan zein Mendebaldean.

Ekimenaren bidez ohitura osasuntsuak sustatu nahi dira Gabonetan, data hauetako ohitura batzuek osasunean duten eragin negatiboa murrizteko, hala nola gehiegikeriek, alkoholak, erretzeak eta ezer egin gabe egoteak.

Zehatz esanda, lau alderdi azpimarratzen dira: jaki osasuntsuen kontsumoa sustatzea (Gabonetako menuak iradoki dira); ezer ez egitearen arriskuei buruzko informazioa eta ariketa egitearen garrantzia; sentsibilizazioa beste ohitura osasuntsu batzuen aurrean, hala nola, ez erretzea, pisu osasuntsua izatea, estresa kontrolatzea, adierazitako botikak hartzea eta alkoholaren kontsumoa neurtzea; eta arterietako tentsioa, gorputzeko masa, gluzemia, etab. kontrolatzearen komenigarritasuna.

Diptiko bat argitaratu da Gabonetako menu osasuntsuekin eta oparitzeko zenbait ideiarekin, eta bihotza zaintzeko gomendioak eman dira: elikadura osasuntsua, egunero ariketa fisikoak egitea, estresa kontrolatzea, erretzeari uztea, norbere burua maitatzea eta beste batzuekin harremanetan egotea, beharrezkoa bada botikak hartzea, gehiegi jaten diren egunak ez luzatzea, gozokiak eta turroiak mugatzea, eta anoa txikiagoak hartzea. Era berean, bihotza eta estresa zaintzeko aholkuak dituzten orri bereizleak sortu dira.

Kanpaina lau espaziotan garatzen da:

- Ermitagañako merkatuan: abenduaren 23, 24, 30 eta 31n, Gabonetako produktu osasuntsuekin apaindutako erakustegi bat jarriko da –hala nola, kardua, orburuak, zainzuriak, haragia eta arraina- eta erizantzako teknikak egingo dira –tentsioa hartzea, azukrea edo arnasketa gaitasuna neurtzea eta pultsua hartzen ikastea-.

- Yamaguchi liburutegian: abenduaren 20tik urtarrilaren 5era, erabiltzaileek zerrenda bat aurkituko dute elikadurarekin, ariketekin eta estresarekin lotutako irakurgaiak eta filmak proposatuz. Horrez gain, haurren gelan, gaztegan obesitatea prebenitzeari lotutako panelak jarri dira eta ipuinen eta jardueren proposamenak eskaintzen dira.

- Ermitagañako eta Mendebaldeko farmazietan: abenduaren 20tik urtarrilaren 5era kontrolak egitea komenigarria dela eta botikak ondo hartzea garrantzitsua dela azaltzen da, eta tentsioa hartzearekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako aholkuak ematen dira.

- Ermitagañako osasun zentroan: abenduaren 20tik urtarrilaren 5era, langileek pazienteei diptikoen edukia azalduko diete eta sor daitezkeen zalantzak argituko dizkiete.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa