(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ospitale publikoek pazienteentzat menu bereziak prestatu dituzte Gabon gauerako eta Gabon egunerako osteguna, 2010.eko abenduak 23

Platerak zentroetako dietisten eta nutrizionisten jarraibideen arabera prestatu dira


Lehen Virgen del Camino ospitalea zen Nafarroako B Ospitale Guneko sukaldaria.

Sukaldaria Gabonetako menu berezia prestatzen Nafarroako Ospitale Guneko sukaldean. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetan menu bereziak programatu dira Gabon gaueko afarirako eta Gabon eguneko bazkarirako, data horietan ospitalean ingresatuta egon behar duten pazienteentzat. Plater guztiak prestatzeko zentro horietan lan egiten duten nutrizionisten eta dietisten gomendioei jaramon egin zaie.

Nafarroako Ospitale Gunean (NOG), B eraikinean (lehen Virgen del Camino ospitalea zena), abenduaren 24ko afarian, itsasoko fruituak eta itsaski-bolobana lehen platertzat, langostatutako bakailaoa bigarren eta postrerako, natillak edo sagar errea eta Gabonetako askotarikoak egongo dira. Hurrengo egunean, lehen platertzat kardoa nafar eran edo kalabazin-krema aukeran; erretako arkumea entsaladarekin edo zapoa labean, eta postretzat, anana naturala edo mamia eztiarekin eta Gabonetako askotarikoa.

Bestalde, Nafarroako Ospitale Guneko A eraikinak, lehen Nafarroako Ospitalea zenak, Gabon-gauerako afarirako, ondoko menua prestatu du: hasteko hegazti-krema, eta itsaskien entsalada epela eta zainzuriak lehen platertzat; eta langostatutako legatza plater nagusitzat. Postretzat Gabonetako konpota eskainiko da, aran eta mertxikekin, eta askotariko turroiak. Larunbateko bazkariko menua ondokoa izango da: kontsome bikoitza, kardoa nafar erara almendra saltsarekin, Erriberako arkumea panadera patatekin eta fruta-mazedonia.

Ubarmin Klinikak ondoko menua izango du Gabon-gauean: endibia beteak, bisigua Orioko erara, orejoi eta arana konpota eta askotariko turroiak. Gabon egunean, eskarola entsalada intxaurrekin, granadarekin eta gaztarekin lehen platertzat, Iruñeko arroko arkume errea plater nagusitzat eta postretzat, izozki kopa eta askotariko turroiak. Halaber, osasun zentro horrek afari berezia eskainiko du Gabon-gauerako, ondokoa biltzen duena: itsaski krema, lupia plantxan patatekin eta mazedonia postretzat.

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Gabon-gauerako ondokoa programatu du: kontsomea jerezarekin, kardoa gainerreta ganbekin, erreboiloa romesco saltsarekin eta baby patatekin. Postretzat, Gabonetako konpota eta turroiak. 25eko bazkarian itsaski krema, kululuak izokin ketuarekin eta modenako ozpinarekin, arkumea erreta panadera patatekin, izozki kopa eta askotariko turroiak egongo dira. Zentro honetan, gainera, txokolatea eta txurroak eskainiko dira Gabon egunean gosaltzeko.

Lizarrako García Orcoyen Ospitaleak aukeratutako menua ondokoa da: Gabon-gauean, itsaski-krema eta kardoa intxaurrekin lehen platertzat, legatza saltsa berdean txirlekin plater nagusitzat eta postretzat anana naturala eta askotariko turroiak. Abenduaren 25ean, kontsomea, itsasoko fruituen entsalada, azpizuna plantxan pikilloko piperrekin eta kafe-izozkia eta askotariko turroiak.

Azkenik, San Francisco Javier psikogeriatrikoak Gabon-gauerako ondokoa eskainiko du: kardoa almendrekin eta hirugihar gainerrearekin; legatza boletusarekin eta ganbekin beteta, Gabonetako konpota eta askotariko turroiak. 25eko bazkarian, bieira beteak gainerreta, kontsomea jerezarekin, arkumea erreta panadera patatekin eta postretzat, arroz-esnearen tarta eta askotariko turroiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa