(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A gripeari lotutako pneumonia birala bost aldiz sarriagoa da haurdun dauden emakumeen multzoan asteartea, 2010.eko abenduak 28

Hori, patologiaren gainean Nafarroako Ospitale Guneko Enrique Maravi doktoreak zuzendu duen ikerketa baten arabera; ikerketa aldizkari zientifiko amerikar batean argitaratu dute


Jose Ramos, Fernando Boneta, Enrique Maravi eta Isabel Jimenez.

Jose Ramos, Fernando Boneta, Enrique Maravi eta Isabel Jimenez. ( irudia handitu )

A gripeari lotutako pneumonia birala bost aldiz sarriagoa da haurdun dauden emakumeen multzoan.

Hori da adin emankorrean dauden emakumeen A gripearen gainean egin duten ikerketa prospektibo batean atera duten ondorioetako bat. Ikerketan Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) medikuek parte hartu dute. Lanaren izenburua da "La Gripe grave A/H1N1 2009 en las mujeres embarazadas en España" eta gaur goizean aurkeztu du Enrique Maravi doktoreak, egile nagusiak. Ekitaldian NOGeko Jose Ramos eta Isabel Jimenez sendagileak izan ditu lagun (Virgen del Camino ospitale zaharreko ZIUra atxikita daude). Ekitaldian izan da, baita ere, NOGeko zuzendari gerentea, Fernando Boneta.

Ikerketari buruzko artikulua Critical Care Medicine aldizkari zientifiko amerikarrean argitaratzeko onartu dute (aldizkariaren eragin faktorea 7,8 da); mediku nafar batek aldizkari horretan hain lan garrantzitsua argitaratzea lortzen duen lehen aldia da.

Ikerketa proiektua gauzatu dute honako erakunde hauetako medikuekin elkarlanean: Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalea, Tarragonako Juan XXIII ospitalea, Valladolideko Ospitale Klinikoa eta Medikuntza Intentsiboko eta Unitate Koronarioetako Espainiako Elkartea.

Ikerketan, zehazki, 2009ko apiriletik 2010eko otsailera estatuko 148 ZIUtan A gripeari lotutako pneumonia biralarekin ospitaleratutako emakumeen segimendua egin zuten; emakumeak, betiere, adin emankorrean egon behar zuten.

Guztira adin tarte horretako 234 emakumeren kasuak aztertu zituzten; horietatik 50, hau da, %20 baino gehiago, haurdun zeuden. Emaitzen arabera, haurdun zeuden emakumeen multzoan pneumonia bost aldiz sarriagoa zen, haurdun ez zeuden emakumeen multzoan baino.

Adin emankorreko emakumeen multzoan, patologiaren garapena eta birusarekin kontrako tratamendua hasitako momentua lotuta zeuden, eta tasa txikiena sintoma hasi eta 48 ordu baino lehen terapia hasitako emakumeei zegokien.

Hala ere, emakume oso gutxik egin zuten birusen kontrako tratamendua denbora horretan. Pneumonia hori zeukaten emakumeen heriotza tasa %14koa zen. Gaixotasuna larritu egin zuten obesitateak, infekzio birala berandu diagnostikatzeak, ZIUn berandu sartzeak eta birusaren kontrako tratamendua berandu hasteak. Horregatik, egileen aholkua da urtero txertoa hartzea, batik bat arrisku talde horretako emakumeek; izan ere, A gripea mutatu egiten da urtero.

Nafarroan, pandemia garaian, A gripeari lotutako pneumonia birala zeukaten gaixoen tratamendu terapeutikoa indartu egin zuten: birusaren kontrako botika bereziak eman zizkieten eta azken belaunaldiko 15 arnasgailu erosi zituzten, pneumonia mota horrek sortzen duen arnas gutxiegitasuna arintzea zaila zelako (ordura arte ezezaguna zen gutxiegitasun hori)

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa