(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martzillan, Uxuen, Iruñean, Lizarran eta Orreagan 2011n amaituko dira Nafarroako Gobernuak ondarea zaharberritzeko egiten dituen lanak asteartea, 2010.eko abenduak 28

Foru Gobernuak ondare arloko jardunetan egindako inbertsioa 37.893.834 eurokoa da


Martzillako gaztelua, Uxueko monumentu multzoa eta abade etxea, Iruñeko katedraleko fatxada, Orreagako erromesen aterpea, Lizarrako San Pedro de la Rúa eta Iruñeko Ziudadela 2011n amaituta egongo dira. Horiek dira Nafarroako Gobernuak gaur egun nafar ondarean egiten dituen jardun nagusiak, 32.610.050 euroko inbertsioa eginda.

Martzillako gazteluaren kasuan, 10.361.172 euroko aurrekontuarekin, lanak 2011ko udan amaituta egongo dira.

Uxueko Santa Maria elizan eta abade etxean 2.895.000 euroko inbertsioa egin da. Elizaren barrualdea amaituta dago eta 2010eko apirilaren 24an ireki zuten. Abade etxeko lanak 2011ko udaberrian amaituko dituzte.

Iruñeko katedralean 2.505.237 euroko inbertsioa egin da. 2011n fatxadako lanak amaituko dira eta Plan Gidarian lan egiten eta pinakuluak zaharberritzen jarraituko da. Horietarako 1.400.000 euroko inbertsioa egingo da.

Orreagako erromesen aterperako 5.867.493 euroko inbertsioa egin da eta lan zibila amaituta dago. Erromesentzat 2011ko lehenengo hiruhilekoan irekiko da.

Bestalde, Iruñeko Ziudadelako harresien kanpoko aldea zaharberritzeko 6 milioi euroko inbertsioa egin da. Santa Klara kontragoardiaren zaharberritzea amaituta dago eta Santa Isabelekoan eta Santa Anakoan lan egiten ari dira. Bi horiek 2011n amaituko dituzte.

Lizarrako San Pedro de la Rúa elizak 4.981.146 euro jaso ditu. Tenpluaren kanpoaldeko lanak amaitu dira eta barrualdean ari dira orain: instalazioak, barruko hormak, ondasun higigarrien zaharberritzea eta altzariak berritzea.

Lan horiek Nafarroa 2012 Planera bilduta daude. Horrez gain, Plan horri lotuta, Nafarroako Gobernua foru-lurralde osotik banatutako beste monumentu batzuetan lan egiten ari da. Fiteroko monasterioko klaustroa zaharberritzen ari dira, 5.250.000 euroko inbertsioa eginda, eta Corellako San Migel eliza barrokoaren barrualdea, 1.371.386 euroko inbertsioa eginda.

Lan horiez gain, Iratxeko monasterioko lanak (94.956 euro); Erriberriko San Pedro dorrearen lanak (99.984 euro); Andelos erromatar hiria (532.159 euro); Eslabako Santa Criz erromatar aztarnategia (176.645 euro); Arellanoko erromatar hiria (695.379 euro); zenbait esparru megalitiko (49.999 euro); eta Iratiko etxeak (246.011 euro) aipatu behar dira.

Lan horiek guztiak Nafarroako Kultura Ondarearen Hiru Urteko Planaren jarraipen batzordean aztertu eta ebaluatu dira. Batzordea gaur goizean bildu da Kultura eta Turismo Departamentuan. Bilera horretan, Juan Ramón Corpas kontseilaria, Pedro Luis Lozano Kultura zuzendari nagusia, Carlos Erce Turismo zuzendari nagusia, Inés Tabar Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria eta Nafarroako Alderdi Sozialistako Román Felones, María Victoria Arraiza eta Javier Torrens egon dira. Gogoan izango dugunez, hiru urteko aipatu plana 2009ko urtarrilaren 27an sinatu zen.

Era berean, ondasun higigarrietan egindako jardunak baloratu dira, hala nola Egiarretako San Antonio Abadeko erretaula nagusikoa (97.440 euro) eta Artaxoako San Saturninoko erretaula nagusikoa (166.000,00 euro), eta egin diren edo egiten ari diren katalogoak eta inbentarioak berrikusi dira, besteak beste: Nafarroako zubien katalogoa; Nafarroako garaien katalogoa; burdinolen, presen eta ubideen inbentarioa; ondare hidraulikoaren inbentarioa: iturriak, garbilekuak, errotak, presak; jaurerrien inbentarioa; Nafarroako dolareen inbentarioa; Nafarroako elur-zuloen inbentarioa; Nafarroako sagardo dolareen inbentarioa eta Nafarroako katalogo megalitikoa.

Egiten ari direnen edo amaitzear daudenen artean, hurrengo hauek aipatu behar dira: ondare arkitektonikoaren inbentarioa (185.000 euro); ondare arkeologikoaren inbentarioa (163.101,00 euro) eta ondasun higigarrien inbentarioa (56.597 euro). Aipatutako proiektu guztiak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak 3.883.784 eurotik gorako inbertsioa egin du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa