(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza Departamentuak 230.000 euroko diru-laguntza eman du Tuteran 78 BOE bioklimatiko eraikitzeko asteartea, 2010.eko abenduak 28

Jardun horrekin, Gobernuak 3,3 milioi euroko laguntzak ematen ditu Erriberako hiriburuan eraikuntza jasangarria bultzatzeko


Babes ofizialeko etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bidez, Valle Ulzama sustatzaileari 230.000 euroko diru-laguntza emango dio, aurrezkiarengatik eta energia efizientziarengatik, babes ofizialeko 78 etxebizitza bioklimatiko eraikitzeko, Tuterako Queiles auzoan. Era berean, Departamentuak milioi bat euro inguruko laguntzak eman ahal izango dizkie etxebizitza hauek eskuratzen dituzten partikularrei.

Jardun honen bidez, Foru Gobernuak Erriberako hiriburuan eraikuntza jasangarria sustatzeko 3,3 milioitik gorako laguntza emango du.

Amelia Salanueva Murguialday Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria sustapen honetako lehenengo harria jartzeko ekitaldian egon da gaur. Sustapen honek gorengo energia-kalifikazioa du (A) eta Udalak lehiaketa publikoan jarritako lursailetan egin da. Gaurko ekitaldiarekin, 78 etxebizitza horietatik 31 barruan hartzen dituen lehenengo fasea hasi da.

Kontseilariarekin batera, ekitaldian Luis Casado Oliver Tuterako alkateak, Udaleko beste ordezkari batzuek, CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko ordezkariek eta Nafarroako beste entitate batzuetako ordezkariek parte hartu dute.

Araubide orokorreko 78 BOEek garajea, trastelekua eta merkataritza lokalak dituzte. 5 atari eta 4 solairu dituzte eta Queiles ibaiaren aurrez aurre kokatzen dira. Gehienek 3 logela, bi komun, egongela eta sukaldea dituzte.

Sustapen berria Concerto europar programako Queiles Efizientea proiektuaren barruan sartzen da. Horren bidez, babes ofizialeko etxebizitza efizienteak sustatu nahi dira, domotika gehituta dutenak, energia aurreztu ahal izateko. Programa horretan Europako 18 herrialdetako 44 hirik parte hartzen dute, guztien artean garapen jasangarria lortzeko. Nafarroan, jardun horretan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Toki Administrazio Departamentuak eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Tuterako Udalak, CENERek, Energia Berriztagarrien Lanerako Prestakuntzako Zentro Nazionalak (Cenifer), Nasursa sozietate publikoak eta Zabala aholkularitzak.

3,3 milioiko laguntzak eraikuntza efizienteari

Tuterako Queiles auzoan, Concerto programako Queiles Efizientea proiektuaren barruan, beste 36 etxebizitza gauzatzen ari dira, eta beste 38 izapideetan daude. Horrez gain, Europako proiektuan Lourdes Renove programa sartzen da, gizarte etxebizitzek eratutako Tuterako auzo hori zaharberritzeko (768 etxebizitza inguru), energia efizientzia hobea izateko. Programa horretarako ere, laguntzak ematen dituzte Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak (800.000 euro); Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak (1,5 milioi) eta Toki Administrazio Departamentuak (800.000 euro).

Azpimarratzekoa da energia kalifikazioaren arloan Ak gehiengo kalifikazioa esan nahi duela (etxetresnei emandako kalifikazioen kasuan bezala). Kalifikazio horrek esan nahi du etxebizitzek betekizun jakin batzuk betetzen dituztela, Eraikuntzako Kode Teknikoak ezarritakoen gainetik daudenak, eta energiaren aurrezkia %50etik gorakoa dela. Legegintzaldi honetan, Nafarroako Gobernuak xede horretarako diru-laguntzak eman ditu, 3,65 milioi eurokoak, eta horietatik onurak lortu dituzte 1.397 etxebizitzak. Horrek esan nahi du ‘A’, ‘B’ eta ‘C’ energia-kalifikazioa duen etxebizitza bakoitzeko batez besteko laguntza 2.600 eurotik gorakoa dela.

Sustatzaileen aldetik, energia egiaztatze gehienak 2010. urtean egin dira (gutxi gorabehera %80), eta horrek erakusten du profesionalak gero eta gehiago kontzientziatuta daudela osagai jasangarriak eta ingurumen osagaiak gehitzearen inguruan. Era berean, azpimarratzekoa da etxebizitza horien %95 gutxi gorabehera BOEak direla.

        
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa